Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ofizialtasun 1 iz ofiziala denaren nolakotasuna.

Ezin dugu ahaztu, maila honetan, izaera ofiziala, estatuek ematen dietela tituluei, eta gure kasuan, Espainiako eta Frantziako estatuak direla ofizialtasun hori definitzen dutenak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 202. orr.

Ofizialtasun ofiziala botereen aldetik etortzen da, errealitatean ezagupen hori egina delarik. Berria - Harian   2005-01-15

Multzo batetik bestera, beraz, jauzi mortal izugarria dago: ofizialtasun guztien gainetik edo azpitik bizitzen ziren izenetatik, ofizialtasunik gabe deus ez diren izenetara. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 221. orr.

Napartheid Komikilari taldea, 1988an Iruñean sortua, Nafarroan euskararen ofizialtasuna arautzen duen legea salatzeko. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 143. orr.

Ikurrinaren onarpenaz idatzi, ofizialtasunaren aldeko borroka kontatu gabe? Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 115. orr.

Orain Europako Batasunean bigarren mailako ofizialtasun bat ere ukatzen digu. Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Idazkiok ofizialtasunez jantziak eta arau-emaileak dira, hizkera literarioagoa dute eta hiztegia eta estiloa ere zainduagoak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 37. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Euskarak lehentasunezko ofizialtasun estatusa izan behar duela eta Espainiako Konstituzioak jartzen dizkion mugak gainditu behar dituela. Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Andres Urrutia euskaltzainburuak berriz, euskarak Ipar Euskal Herrian eta Europan duen ofizialtasun mailaren inguruko gogoeta egin du bere idatzian. Berria - Kultura   2006-01-07

Euskarak beharrezko duen lege babesa izatea eta Euskal Herri osorako euskararen ofizialtasun egoera lortzea. Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Euskarak estatus legal bakarra ez izatea, ofizialtasun eza eta lurralde osorako hizkuntza politika bakarra ez izatea. Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Aipatuz ere euskarak jasan dituen trabak, ofizialtasun eskasean besteak beste. Herria   2004-07-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus