Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irabiatu, irabia, irabiatzen 1 du ad (janari edo edari gaiak) irauliz nahasi.

Esnegaina irabiatuz gurina ateratzen da. Elizen arteko biblia   EsZ 30,33

Arrautzak irabiatzen jarraitu zuen. 19513

Botako zituen ehun gramo gurin, beste hainbeste azukre eta bi arrautza sopera handi batean, eta haiek ondo-ondo irabiatu ondoren limoi arrailatua nahastuko zion, eta irina, masa pixka bat loditu arte. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 223. orr.

Lehengo moduko koktel bat irabiatzen ari zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 477. orr.

Zergatik ez eskatu Snape maisuari Bi ontzi haietako isuriak, gero, beste handiago batera pasatzen ziren, hantxe nahastu eta irabiatzeko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 200. orr.

Maitasun edabea irabiatzen erakusteko? Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 200. orr.

Horietarikoak dira urdailean eta hesteetan (janaria irabiatu eta bultzatzeko) [...] dauden muskulu lisoak. supazterrean, altzairuzko neskato baten gainean pausaturik zegoen eltzekariaren irabiatzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 50. orr.

Odola isurtzen denean pertzean jaso eta eskuz irabiatzea. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 128. orr.

2 irud irauli, nahasi.

Haizeek irabiaturiko itsasoak ibai barrurantz hondarra jaurtitzean. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 433. orr.

Ontzi zabala labain zihoan, izarrez ereina zirudien zerurantz ke beltzezko suge lodi bat jaurtiz; eta, gure ondotik, ura, zuri-zuri, ontzi astuna igarotzeak astindurik, helizeak irabiaturik, apar eta bits ari zen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 111. orr.

3 irud

Irainak aditzeaz odola irabiaturik bainuen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 373. orr.

Haren ezpainak eta bular-lepoak laztandu zituen gero, eromen bridarik gabe batez, mutilaren zainetako odola guztiz irabiaturik baitzegoen ordurako. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 191. orr.

Amorruak barrua irabiatu zidan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 93. orr.

Irudi horrek irabiatu egin zidan barrena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 30. orr.

Egun bi, Mihurubiko Martinen hitzak gogoan irabiatuz igaro nituenak. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 153. orr.

· Niri, behintzat, bihotza irabiatzen, malgutzen, oretzen dit. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 96. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Arrautza egosia eta esne irabiatua hartuko zuten. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 181. orr.

Aurrean, mahai gainean, tul pilo handi argitsu bat zuen, zuringo irabiatu bat zirudiena. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 531. orr.

Hozkailuaren gainean gaueko postrea zegoen: esnegain irabiatuzko meta handi bat eta azukrezko bioletak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 16. orr.

Kartoizko eraikinen gainean, zeruak berun irabiatuzko ganga bat irudikatzen zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 360. orr.

Gorantz jaso zuen bekokia, eta zimurrez josirik zeukan alderik alde, behazun irabiatuaren mugimendu haserrearen seinale. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 461. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus