Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakan1 1 iz lurrazaleko sakongunea; mendiartea. ik ibar.

Gutxienez 57 bidaiari hil dira autobus bat sakan batera erorita. Berria - Mundua   2006-04-18

Kanpamentua zeharkatu zuten, sakana inguratu eta, maldan gora igoz, Betuliako ateetara iritsi ziren. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 154. orr.

Handik sakan batera joan behar zuten, herriraino eramango zituen biderik ziurrena hartzeko. Jon Maia   «Riomundo» - 80. orr.

Ohioko zoko honetako nekazari zuri batek bere esklaboari askatasuna eta ibai-sakanean lur sail bat agindu zizkion, baldin halako lanak, lan gogor batzuk egiten bazituen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 272. orr.

Obus baten ziztua entzun zen, beraiengandik berrogeita hamar pauso ingurura lehertu zen, sakanaren gaineko ordekan. Jon Maia   «Riomundo» - 81. orr.

Gauero jaisten zen Betuliako sakanera eta bainua hartzen zuen kanpamentu ondoko iturrian. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 152. orr.

Sakan honetan, eltxoek ziztatu egingo zaituzte -'urmael lokaztuetan antigoaleko eresiak kantatzen dituzte igelek'-, baina udako gau argietan urretxindor zoragarriak bere kantu goxoaz lagun egiten dio unibertsoaren harmonia jainkozkoari. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 22. orr.

Bete daitezela sakanak, beheratu mendi-muinoak; bihur bitez zelai eta lautada paraje latz eta malkarrak.   - 0. orr.

2 (izenondoekin)

Ertzaintzak jakinarazi zuenez, gidatzen zihoan kamioia errepidetik atera eta sakan txiki batera amildu zen. Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Sakan mehar bat zeharkaturik, askotariko basalandarez oparo jantziriko baso sarri batean sartu zen bidea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 379. orr.

Zeinen sakan tristea, sigi-saga egiten duen pezoiarena! Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 49. orr.

Sakan eguzkitsuaren oinaldean su ttipia izeki zuen egunera. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 283. orr.

Egunsentira arte zain egon ginen, sakan estali eta ezkutuan, hiritik hain gertu non harresiko zaindarien oihuak entzuten baikenituen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 222. orr.

Harrobitzat jo nituen halako sakan irregular batzuk itzulinguratu behar izan nituen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 119. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ohioko zoko honetako nekazari zuri batek bere esklaboari askatasuna eta ibai-sakanean lur sail bat agindu zizkion, baldin halako lanak, lan gogor batzuk egiten bazituen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 272. orr.

4 irud/hed

Hatz lodiaren eta erdikoaren artean, hutsune nabarmena zuen, eta gauetan, kandelaren argitara otsoaren itzal bihurtzen zuen eskuko sakan hura, atzamarra galdu zueneko istorioa kontatzen zionean. Jon Maia   «Riomundo» - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus