Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinple 1 izond bakuna. ik single. (gauzez)

Jantzi beltz sinple eta galanta duela. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 104. orr.

Makina sinple bat da palanka, oso ezaguna eguneroko bizitzan. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 61. orr.

Kamera sinple batean, tutu haridun batean muntaturik egoten da objektiboa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 89. orr.

Ongi naiz ohantze sinplean. aurre-erromaniko estiloko eliza sinplea. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 199. orr.

Aldare sinple bat. transistore bat eta beste osagai bakan batzuk izaten ditu modelorik sinpleenak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 244. orr.

Lente sinple baten lehenengo akatsa irudiaren distortsio bat da, teknikoki aberrazio esferikoa esaten zaiona. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 98. orr.

Ilea mototsa sinple batean biltzen dute. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 49. orr.

· Itsasoan bizi diren izaki zelulabakarrak dira animalia sinpleenak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 154. orr.

2 (gauza abstraktuez)

Soluzioa sinplea zen, aski zen ez lanik egitea. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 154. orr.

Azterketa ginekologikoa oso gauza sinplea da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 51. orr.

Gaur iduri zait gauza sinple bat gertatu zela edo bederen era askotako gauzak konkrezio bakar batean bildu zirela. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 104. orr.

Modu sinplean esateko. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 44. orr.

Modu sinple batean azaltzea zaila da. Berria - Gaiak   2006-04-02

Era sinple eta laburrean laburbildu digu izurriteak azken urteotan izan duen garapena. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 216. orr.

Egoera ez da hain sinplea. Aztertu behar dugun kasuak aukera sinple baten aurrean jartzen gaitu: operatu eta soilik bikietako bat salbatuko dugu; ez operatuta, berriz, bi bikiak hilko dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 173. orr.

Beharrik ideia sinple bat bururatu zitzaidan: sarraila zulotik behatzen saiatzea. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 93. orr.

Formula sinple horretan ageri dira matematikako oinarrizko zenbakia. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 414. orr.

Borondatea ez dela gauza sinple eta bakun bat. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 40. orr.

Pentsamendu sinple eta errepikatu batzuetan murgildurik. kalkulu sinple batzuk aski dira erakusteko gaur egun Lurrean bizi diren gizaki guztiak ahaide urruntxeagoak edo hurbiltxeagoak direla. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 60. orr.

Pertsonak usainagatik ezagutzeko txakurrak duen gaitasun ukaezina ikusita, metodo sinple hori oso eraginkorra da identifikaziorako eta oharpenerako. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 145. orr.

Efektu mekaniko sinple bat da hori. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 167. orr.

Are argiago ikusten da egoera proba sinple bat eginez. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 229. orr.

Oso arrazoi sinple bategatik, hori ez zelako agurearen borondatea, erantzun zuen Carlosek irribarrez. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 166. orr.

3 pertsonez mintzatuz, tolesgabea, xaloa, eta batzuetan, inozoa.

Hain zen handia, hain jasoa ere esan liteke, nire ama zen emakume sinple haren maitasuna. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 33. orr.

Haurren inozentziara zeharo itzultzearren, sehaska bat fabrikatu zuen, troxaz bil zezaten agindu, eta bularra eskatu zion errukiz negar egin zuen emakume sinple bati. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 78. orr.

Gizon sinple eta eskolagabe bat besterik ez haiz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 130. orr.

Gizon sinple samarra zen; mutiko baten itxura izan zezakeen, buru soilagatik ez balitz. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 200. orr.

Maimie deseroso sentitu zen, egia zelako izaki txiki eta sinple hura ezdeusegia zela maitagarria izateko. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 282. orr.

Jakintsuek sinpleen balioak ikasten dituzte beren onerako. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 400. orr.

Jakintsu nahiz sinple, santutasun handiko nahiz erdipurdiko, gazte nahiz zahar. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 815. orr.

Aberats izan nahiz behartsu, noble nahiz xume, arbuiatu nahiz estimatu, zuhur nahiz sinple eta ezjakin, kleriko nahiz laiko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 201. orr.

Gizontxo sinple eta ezjakin horrek, esadazu: [...]. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 692. orr.

Ez zaitugu errege nahi, hitz-motela baitzara, sinplea eta ergela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 370. orr.

Lege horiek herri sinple eta berez xalo zen batentzat bakarrik ziren egokiak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 205. orr.

4 sinple-sinple izond

Egia da fabrika honetako lana sinple-sinplea dela, gormutu bati ere azaltzeko modukoa, izan ere. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 71. orr.

Merkatariek badakite, batere durduzatu gabe, bigarrena hirugarrenaz biderkatzen eta biderkadura lehenaz zatikatzen, zeren edo ez baitute oraino ahantzi nagusiari batere demonstratu gabe erraten entzun diotena edo berek maiz zenbaki sinple-sinple batzuekin saioa egin baitute. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 203. orr.

5 (adizlagun gisa)

Zalantza dagoenean, horixe izaten da beti onena, sinple-sinple janztea. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 64. orr.

6 sinple-sinpleki ik sinpleki.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus