Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinplekeria 1 iz pertsona sinplearen nolakotasuna edo ekintza gaitzesgarria.

Haur baten sinplekeriarekin, sinistua zuen argazkiei egiten zizkien faltsifikazioak ez zirela azken batean faltsifikazioak. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 107. orr.

Zure sinplekeriak xamurtu egiten nau. Jon Alonso   «Euskal karma» - 69. orr.

Pare bat urte egon zen EEBBetan ingelesa ikasten, eta horrek halako batean lizentzia eman zion abertzaletasuna bidaiatuz sendatzen da eta antzeko sinplekeriak esateko. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 41. orr.

Ni kultura motz bateko ordezkari erudizio laburrekoa naiz, eta, segurutik, sinplekeriak irudituko zaizkizue esateko ditudanak. Jon Alonso   «Euskal karma» - 32. orr.

2 sinpletasun gaitzesgarria.

Ingresen koadroek sinplekeria horiek gainditzen dituzte eta konplexutasun handiagoa erakusten tematzen dira gure begi posmodernoen aurrean. Berria - Kultura   2006-03-05

Euzkitzek Maritxu kantua atera zuen sinplekeriaren zokotik: egun kantu inozotzat badugu ere kantu erotikoenetako bat zen bere garaian, azaldu zuenez. Berria - Kultura   2004-08-15

Ia sinplekeriaren mugan dagoen lanak 25.000 ale baino gehiago saldu ditu. Berria - Kultura   2006-03-25

Oker ez banago, nekrofiliaren etiketa egotziz deskalifikatzea sinplekeria litzatekeela dio egileak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 220. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus