Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iradokizun 1 iz iradokitzea, iradokitzen den gauza.

Errudun delako iradokizun horrekin. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 160. orr.

Eskaintzen diren iradokizun asko "sen oneko iradokizunak" dira, edozein pertsonak normaltzat edo logikotzat joko lituzkeenak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 17. orr.

Edozein iradokizun onartzeko prest nago. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 117. orr.

Eskertuko nizkizuke iradokizunak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 105. orr.

Kontuan izango diat iradokizuna. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 79. orr.

Iradokizunak aintzat hartuz. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 211. orr.

Ez zuen jakin nahi izan esaldiaren iradokizunaren norainokoa. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 276. orr.

Hala ere, iradokizun hauek harrera ona eta zabala jaso dutelako, merezi du beharbada horietako batzuk laburki aztertzea. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 131. orr.

Bitartean, damen aho urrintsuetatik mota guztietako iradokizunak eta galderak iristen zitzaizkion, sotiltasunez eta adeitasunez mukuru beteak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 245. orr.

Dupinen iradokizunei jarraituz, aitorpen idatzien azterketa xehe-xehea egin nuen. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 165. orr.

Idazlearen mamu kuttunak eta obsesio zaharrak; [...]; ideien ibilbideak, iturriak, maileguak, iradokizunen nondik norakoak, ispiluak, imitaziorako gaiak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 31. orr.

Bere metafora iradokizunez betearekin. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 255. orr.

2 (izenondoekin)

Senari buruzko iradokizun labur hura. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 331. orr.

Hura «iradokizun hutsa» izan zela ziurtatu zuen atzo Agirrek. Berria - Ekonomia   2004-02-22

Iradokizun gogo-pizgarri bat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 56. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Irudiak adierazpen modu global bat, iradokizun-ahalmen handikoa, jartzen du idatzizko formaren ordez. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 233. orr.

Jurisprudentzian dihardutenei egotzi zaie ñabardura, bilduma eta iradokizun multzoak larregi ugaltzeko eraspena. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 46. orr.

Ñabardurak eta iradokizunak zentsurapean jartzen dituen hori berori da, izan ere, berari dagokion auzi batean, iradokizun egilerik ñabarduratsuena eta setatiena. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 47. orr.

Josephine Quintavalle Ugalketaren Etikari buruzko Iradokizun taldeko kidearen esanetan, [...]. Berria - Gaiak   2004-07-22

4 iradokizunak egin

Zuzenketak eta iradokizunak egin nahi dituztenei helbide elektronikoa eskaintzen die Susak. testuak orraztu, zuzendu, iradokizunak egin... Berria - Kultura   2004-05-28

Eta haien guztien inguruan Lockhart batetik bestera, iradokizunak eginez. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 122. orr.

· Jon Barrutiak ere irakurri, eta iradokizun batzuk egin dizkigu. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 7. orr.

Bake egitasmo hori ezartzea nahi dugu eta hainbat iradokizun egingo ditugu. Berria - Mundua   2004-10-12

Pepponek On Camillori buruzko iradokizun iraingarri batzuk egin eta "kantzilerraren belea" deitu zion. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 309. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekarpenak eta iradokizunak (3); iradokizunak egin (4); iradokizunak egiteko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus