Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinpletu, sinple(tu), sinpletzen da/du ad sinple bihurtu. ik sinplifikatu.

Obra batek prezio ertaina badu, bai erosleari eta bai egileari komeni zaiena, hura egitea sinpletuko luketen makinak, hau da, langile-kopurua gutxituko luketenak, kaltegarriak lirateke. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 104. orr.

Modua errazteagatik edukia sinpletzeak ez luke barkamenik izan behar zientziaren munduan. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 19. orr.

1905eko urte miresgarritik, fisika teorikoaren sistema ahal bezainbeste sinpletu eta bateratzen saiatu zen etengabe. Berria - Harian   2005-02-11

Xede nagusia Federazioaren eta lander-en legeria eta haien arteko finantza arloko harreman korapilatsuak sinpletzea da. Berria - Mundua   2004-12-17

Beren edukiak izugarri sinpletu eta desitxuratuko dira, horrek ekarriko duen kalitate galerarekin. Berria - Harian   2005-05-25

Keynesen ideiak sinpletu egin zituzten. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 57. orr.

Batetik /rd/ multzoa sinpletu da /rd/ -> [r]. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 50. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus