Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iragaite (orobat iragate g.er.) iz igarotzea.

Ez zuten maite kontrolpean dagoen bizitzari darion iragaite monotonoa, ezusterik gabekoa. Kausatik efektura iragate hori behatzailearen oharkabean burutu bada ere. Pako Aristi   «Note book» - 106. orr.

Hasieran maitaleak izan ziren; eta gero, inolako iragaite agerikorik gabe, etsai bilakatu ziren. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 152. orr.

Bikote bakotxak, elgarrekilako iragaite luze hori beren familiekin goxatu dute. Herria   2004-05-06

Naturaren jarraitasuna eta bere betetasuna, duela gutxiko formen eta klimaren arteko harremana, ez-bizidunetik bizidunerako iragaite ia sumaezina. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 173. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus