Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pittinka 1 adlag adkor apurka. ik pitinka.

Pittinka baina ezinbestean galtzera zihoan herri gisa ikusten zuen Barojak berak ere euskalduna. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 77. orr.

Ohituz dihoa pittinka, eta areago entzuten jarri eta soinu bat bereizten du isiltasunean. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 58. orr.

Gainera liburu hau lupa bat da garai bateko Obaba monolitiko hura pittinka zatikatzen diguna. Berria - Kultura   2004-01-02

Alkoholak muga fisiko-psikologikoak apurtu zizkion pittinka. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 70. orr.

Gero fakultatean ere elkarrekin hasi baziren ere, pittinka elkarrengandik aldenduz joan ziren. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 159. orr.

Ari ginen pittinka gure tokia hartzen. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 96. orr.

2 pitin-pitinka adlag

Irakurleak pittin-pittinka protagonistaren familiaren egoera ezagutzeaz gain, Ixoneren kezkak, sentimenduak, gogoetak ezagutuko ditu. Berria - Kultura   2004-05-15

Oinetakoak eskuan,... /... txintik gabe kanpora,... /... pittin-pittinka banoa,... /... kanpoan naiz, korri etxera! J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 233. orr.

3 pitinka-pitinka adlag

Sekretu hark ematen zion zentzua, pittinka-pittinka luzatuz zihoan behe-apaletako liburu-ilarari. Metodoa pittinka-pittinka zehazten doalako. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 190. orr.

Berak erakusten du, bestalde, nola desegiten diren pittinka-pittinka horrela osatutako irudi handi horiek. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 156. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus