Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

otsein 1 iz morroia.

Leihoak zabaltzera etorri zenean aurkitu zuen otseinak sir John hila. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 189. orr.

Whittaker andrearen etxea ahizparena baino askoz handiagoa zen, eta hiru otsein zituen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 63. orr.

Aurrerantzean ez zen izango inolako lanposturik amarentzat goian, Etxandian, ez baitzen ezein damarik otsein baten beharrean. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 40. orr.

Jardunok guztiok, baiki, harriduraz eta isiltasunean entzuten zituzten maiorraren otseinek. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 153. orr.

Etxeko otseinak ahaztuak nituen! Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 337. orr.

Ukuiluko argizulotik burua aterata, gazteluko otsein bat barrezka ari zaio. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 126. orr.

Otsein duin mutu batek egongela eder, ilun samar, bildu, gozo baterako atea zabaldu zidan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 367. orr.

Mundu guztiak bazekien, aspaldidanik, erizain tituludunak setatsu tematzen zirela otseinak bezala trata ez zitzaten. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 197. orr.

Izan ere, akats bat baitut, ongiegi tratatzen ditudala otseinak. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 243. orr.

Kotoi arraiatuzko jaka zeraman otseinak (polizia, zalantzarik gabe, edo, adina kontuan hartuta, agian polizia ohia) liburutegi handi eta ordenatu batera sarrarazi zuen. Jon Alonso   «Euskal karma» - 105. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nire emaztearen dama-otseina kaleratu berri dugu. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 29. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus