Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinplifikazio iz sinplifikatzea.

Ereduak ez dira ekonomia errealitatearen sinplifikazioak baizik. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 21. orr.

Hizkuntza bat ikasten ari zarenean faltan bilatzen duzu sinplifikazio gehiago, logika piska bat. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 48. orr.

Errua pilotariari leporatzea ez zait zuzena iruditzen, sinplifikazioa besterik ez da. Berria - Kirola   2004-05-12

Halako sinplifikazio eskematikoa dela medio, irudituko zaigu errealitatea desitxuratzen dela; baina lehenbizi bere hartan aztertu behar da gertaera naturala. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 239. orr.

Askotan uste izaten da bihotzak ponpatzen duela odola gorputz osora, baina engainuzko sinplifikazio bat da hori. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 173. orr.

"Ismoa, ista" atzizkiak ez zaizkit sobera laket, maiz kulturarik ezaren marka diruditelakotz, sinplifikazio esnobak. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 44. orr.

Afrikako zenbait iruditan aurki daitezkeen erabateko sinplifikazio grafikoak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 269. orr.

Orobat, ikuspen, amets, uste gabeko lotura, sinplifikazio sarritan haur batenaren modukoak, zunda-botatze aliritzikoak, ezker-eskuin, guztiz jakin gabe nora daraman bideak. egitura juridikoaren sinplifikazioa, Europako Batasunari «izaera juridikoa» onartzea, Oinarrizko Eskubideen Agiria jasotzea, edo «gizarte politika hobeagoa» ahalbidetzea. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 166. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus