Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

metaboliko izond metabolismoarena, metabolismoari dagokiona.

Gerta zitekeen soil-soilik metabolikoa izatea jasandako lesioa, ez egiturakoa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 49. orr.

Forma kimikoan lortzen da behar den energia: inguruko jariakineko sodio ioien kontzentrazioa mantentzen duten prozesu metabolikoetatik, azken batean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 224. orr.

Bakterioen ziklo metabolikoan zehar polimeroa osatzen da. Berria - Gaiak   2006-04-06

Arazo metabolikoek (fenilzetonuriak, esate baterako) edo mekanikoek (hidrozefaliak) sortua izan daiteke autismoa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 243. orr.

Gaitza eragiten duten akats metabolikoak ezagutzen ari gara, eta botikak lantzen ari dira ildo horretan. Berria - Gaiak   2006-01-22

Diabetes 2a eta gaixotasun metabolikoak ulertzeko «urrats handia» eman dela. Berria - Gaiak   2004-10-15

Gorputzean gantz gehiegi izatearen ondorioz sortzen den gaixotasun kronikoa da loditasuna, gizarte aurreratuetako gorabehera metaboliko arruntena. Berria - Euskal Herria   2004-02-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus