Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pitzarazi (7 agerraldi, 3 liburu eta 4 artikulutan; orobat piztarazi 13 agerraldi, 9 liburu eta artikulu 1ean; eta piztuarazi g.er.; Hiztegi Batuak piztarazi baztertzen du eta pitzarazi erabili behar dela adierazten), pitzaraz, pitzarazten du ad piztera behartu.

Hautsaren azpian gordea dagon pindar batek pitzaraziko du aipatu dugun amets ederra. Herria   2005-12-29

Nehor ez zen nahikoa sorgin izan haren berriz piztarazteko. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 184. orr.

Zer da hoberik, izar berri batzuen pitzarazteko! Herria   2003-09-11

Nork eramango ditu nazioarteko auzitegira AEBak herri soberano bati eraso, gobernu bat bota eta etengabeko gerra zibil bat piztarazteagatik? Berria - Mundua   2004-06-20

Eginahalak eta bi egin nituen, esate baterako, nire eskola-bizitzarekiko jakin-mina pitzarazten haiengan. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 55. orr.

Erregeen Erregeak Antiokoren haserrea piztuarazi zuen gaizkile haren kontra. Elizen arteko biblia   2 M 13,4

Nire sinesteak deitzen zaitu, bai; adierazleen bidez, zure Seme gizon eginaren bitartez eta, piztarazi didazun sinesteak. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 211. orr.

LAB sindikatuaren ustez ere, asteon gertatutako torturek «alarma» pitzarazi behar lieke Euskal Herriko politikariei. Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Eta usain horrek orduko sendimenduak pitzarazten zauzkit ene baitan. Herria   2003-03-17

Hala ernearazitako oroitzapen konkretuek ez omen dute esanahi berezirik; zoriz pitzarazitako segmentu ondoriogabe hutsak baizik ez omen dira. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 175. orr.

Kanpoko argiak bizi laburreko izarñoak piztarazten zizkion behiala soildurik ezagututako buru gaineko mataza gominaztatuan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus