Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iragarri, iragar, iragartzen 1 du ad zerbaiten berri jendaurrean eman.

Gonbidatuen etorrera iragarri zidaten. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 274. orr.

-Tea -iragarri zuen neskameak, tupustean atean kukuka agertu zelarik. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 242. orr.

Iragarri ziguten bakarra zen gura zuen orok eman zezakeela izena Alemanian lan egiteko. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 67. orr.

Tapa altxatu, liburu bat atera, eta hotsandiz iragarri zuen: Introductio in analysin infinitorum, Euler. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 88. orr.

2ren erroaren irrazionaltasuna absurdoaren bidez frogatua -iragarri zuen Léak ozen, Maxek lehen hezkuntzan erabiltzen zuen arbeltxoa atereaz. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 139. orr.

1753ko abuztuaren 4an, hau frogatu berri zuela iragarri zuen Euler-ek: [...].1970eko hamarraldiaren hasieran gertatu ziren diru- eta energia-krisiek nazioarteko ordena horren amaiera iragarri zuten. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 424. orr.

Martxoak 22, 2006. ETAk su-eten iraunkorra iragarri du. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 11. orr.

Egunkarian nire piano-jardun bat iragartzen zuen ohartxoaren bila nenbilela, kartzelatik irten berri zen bati buruzko albiste labur bat ikusi nuen. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 80. orr.

Frantzia eta Kanada ere prest daude antzeko neurriak iragartzeko. Berria - Ekonomia   2004-09-28

Bi amoranteak beren habian, bat-batean emakumearen senarraren bisita iragarri gabea jasotzen dutenak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 383. orr.

Distira argi batek eguna zabaltzen hasia zela iragartzen zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 42. orr.

Zatoz, meu coraçao, irakurri du mobilak iragarri dion mezu berrian. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 143. orr.

2 (salgai edo kideko zerbaitena)

Saltokietan, gizonek arraina iragartzen zuten garrasi luzeak eginez. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 152. orr.

Tabakoa saltzeak, erosteak eta erretzeak legezkoa izaten jarraituko badu ere, Espainiako Gobernuak produktua iragartzea debekatu egingo du. Berria - Harian   2005-11-04

Tabakoa iragartzeko publizitatea jartzen dutenak ere zigortuko dituzte. Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Gaur egun, edozein aldizkari pornotan antzeko zakilak iragartzen dira, neurri guztietakoak. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 125. orr.

Filma iragartzen duen afixan. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 93. orr.

Colacao iragartzeko kanta famatu hura. Berria - Kultura   2004-03-14

Liburu hau Txalapartan iragarri zenetik Ereinen argitara den arte. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 351. orr.

Lehenengo ikusita, telebistan iragarritako muskulaziorako tramankulua ematen du makinak. Berria - Gaiak   2006-03-02

1963an enpresa bat iragartzeko eginiko film hura birkontestualizatu dute. Berria - Kultura   2004-07-22

Hotelek beren zerbitzu eskaintzan hondartza basatiak iragartzea ere ahalbidetzen du. Berria - Mundua   2004-01-27

3 agerian ez dagoena edo ezagutzen ez dena Jainkoak-edo aditzera eman.

Eta Jaunaren mezua iragarri zieten hari eta haren etxeko guztiei. Elizen arteko biblia   Eg 16,32

Hala iragarri zenuen zeure zerbitzari Moisesen bitartez. Elizen arteko biblia   Ba 2,28

Ni naiz Jauna, zuzen dena iragarri eta bidezkoa adierazten dudana. Elizen arteko biblia   Is 45,19

4 gertatu den edo gertatuko den zerbait aditzera eman; zerbait nola gertatuko den esan.

Jesusek tenplu berria iragarri. Elizen arteko biblia   Jn 2,13 tit

Jesusek Judasen saldukeria iragarri. Elizen arteko biblia   Jn 13,21 tit

Jaunak Eliri zigorra iragarri. Elizen arteko biblia   1 Sm 2,27 tit

Jaunak iragarri du: "Zigortu egingo dut Babiloniako Bel jainkoa, ahotik aterako diot irentsi duena". Elizen arteko biblia   Jr 51,44

Bildu nire inguruan, gerora gertatuko zaizuena iragartzera bainoakizue. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 133. orr.

Molak Bizkaian harririk harriaren gainean ez duela utziko iragarri izan du. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 70. orr.

Horrelaxe deitzen da herrian ostiralerako iragarri duten emankizuna. Pako Aristi   «Note book» - 28. orr.

Lanak 1987. urtean hasiko zirela iragarri zuen, baina 1993. urtean hasi ziren. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 20. orr.

Eta Iraxuk iragarri bezala gertatu. Txillardegi   «Putzu» - 114. orr.

Operazioaren lehen fasea Hermionek iragarri bezain ondo atera zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 181. orr.

Rossek etorkizuna iragarri ere egin zion behin. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 30. orr.

Horregatik da etorkizuna iragartzea oso eginkizun zaila... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 344. orr.

Ezin aldatu dugun iraganaren errudun eta ezin iragarri dugun etorkizunaren bazka nahi gaitin patuak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 39. orr.

Sorpresa bat zegoen iragarrita partiduaren aurretik. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 159. orr.

Emaitza, iragarritako bera. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 80. orr.

5 igarle batek edo, zerbait gertatuko dela esan.

Mikaias profetak hondamendia iragarri. Elizen arteko biblia   1 Erg 22,13 tit

Nik iragarri dut eta aurrez adierazi, nik salbatu zaituztet. Elizen arteko biblia   Is 43,12

Zeure zerbitzari profeten bitartez iragarri zenuen bezala, gure erregeen eta arbasoen hezurrak hilobietatik atera eta kanpora bota dituzte. Elizen arteko biblia   Ba 2,24

Aztiek erregearen semea hiltzaile eta tirano sekulakoa izango dela iragarri eta gero, semea gotorleku bateko leotzetan giltzatu zuen erregearena. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 75. orr.

Zergatik ostu diozue nire nagusiari kopa zilarrezkoa, edateko eta etorkizuna iragartzeko erabiltzen duena? Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 123. orr.

Etorkizuna behar bezala iragartzeko, eskuko arrastoak ikusi behar dira, hanketakoak, eta beste horretakoa ere bai! Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 33. orr.

Alabaina, ez zuen egiten jendeak mirari deritzan horrelakorik ezer, ez geroa iragartzen ere. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 32. orr.

Pozik irakurri zuen Girolamo Cardanoren horoskopoa, bizitza luzea iragartzen baitzion. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 289. orr.

6 zerbait gertatuko dela zantzuetan oinarrituz esan.

Eta bai, almanakak iragarri bezala, ilargia ezkutatzen hasi zen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 56. orr.

-Ruche jauna, bazenekien Talesek eklipse bat iragarri zuela? Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 60. orr.

Nik, berriz, frogatu, bai, baina iragarri, ez, hara. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 97. orr.

Medikuek iragarri bezala, Adela handik gutxira hil zen. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 251. orr.

Gaitzak iragartzea da medikuntzaren helburu nagusia mende honetan. Berria - Gaiak   2004-11-28

Ezkorrek, lanaren amaiera iragarri dute. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 129. orr.

Irakasle kataluniarra gai izan zen egun bizi dugun zenbait fenomeno iragartzeko. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 128. orr.

7 meteorologia iragarpena egin.

Euria iragarri dute biharko ere. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 57. orr.

Eguraldi ederreko egunak iragarri zituzten meteorologoek, antizikloi bat bertan-goxo geratua zen egun batzuetarako. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 229. orr.

Irratiz eguraldia iragartzen duen gizona. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 155. orr.

Telebistak eguraldi ezin hobea iragarri zuen: zeru oskarbiak eta 20-25 gradu bitarteko tenperaturak. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 174. orr.

Zatoz, beste elurte bat iragarri dute, gustatuko zaizu prestatu dugun altxor bilaketa... Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 239. orr.

Aste horri erreparatu ziotenek Eguberriak arteko eguraldi garbi gozoa iragarri zuten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 361. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus