Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sintoma 1 iz eritasun bat ezagutarazten duen gertakaria.

Gaur egun badira sintoma horiei aurre egiteko tratamendu ugari. Berria - Gaiak   2004-04-11

-Sindromearen sintoma guztiak dituzu. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 69. orr.

Hori depresio arin baten sintoma izan daiteke. Berria - Gaiak   2004-12-29

Uremiaren sintomak desagertuz zihoazen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 209. orr.

Gaitzaren sintomak sentitu orduko medikuarena joatea ezinbestekoa dela gogorarazi dute sendagileek. Berria - Gaiak   2006-01-17

Estatuen gerran edo klaseen arteko borrokan kolapsoaren hurbileko kausak gaixotasun espiritualaren sintomak baino ez ziren. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 336. orr.

Sintoma horiekin batera, erreflexuak galtzen dira eta halako gogogabezia eta urruntasuna sortzen bizitzarekiko. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 159. orr.

Gaixotasun haren sintomarik behinena autoestimaren desagertze erabatekoa baita. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 163. orr.

Sintometan oinarritutako medikuntzatik geneetan oinarritutako medikuntzara. Berria - Gaiak   2004-09-16

Urte haren bukaeran aitaren eritasunaren sintomek okerrera egin zuten. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 95. orr.

Sendagaiekin sintomak tapatu bai, baina gaixotasuna ez da sendatzen. Berria - Harian   2005-07-02

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nerbio sistemaren gaixotasuna da Parkinsonen gaitza, eta dardara eta giharren zurruntasuna dira sintoma nagusiak. Berria - Euskal Herria   2006-04-11

Gaur senarrari tokatu zaio oheratzea: hotzikarak eta sukarra, gripearen sintoma ezagunak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 245. orr.

Sintoma nabarmenenak sukar handia eta giltzaduretako oinazea dira. Berria - Gaiak   2006-03-04

Gaitzaren sintoma jakin batzuei aurre egiten diete botika horiek, baina ez gaitzari bere osotasunean. Berria - Gaiak   2006-01-22

Sintoma argirik gabeko anorexia eta bulimia kasuak ugaritzen ari dira. Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Sintoma fisiologikorik ez zutela zirudien arren, alterazio nabarmena izan zuten animaliek izaeran eta jokabidean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 76. orr.

Lobulu frontaleko tumor baten lehen operazioa 1884an egin zen, eta sintoma psikiatriko hutsengatik egindako lobulu frontal baten lehen ebakuntza, berriz, 1888an. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 76. orr.

Lehenengo maila, prozesu inkontzienteen antolamenduari dagokiona (sintoma neurotikoak, ametsak), eta bigarren maila, psikologia tradizionalak kontuan hartzen zuena (pentsamendu ohartua). Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 110. orr.

Horiek bihotzekoaren ohiko sintomak zirela jakiteko beste irakurria nintzen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 345. orr.

Poliomielitisaren hasierako sintomak nekea, sukarra, buruko mina, gorakoak, zurruntasuna eta lepoko eta gorputz adarretako mina izan ohi dira. Berria - Gaiak   2004-01-16

Orduan, gaitzaren lehenengo sintomak agertzen hasten dira: azaleko lesioak, infekzioak, sukarra, beherakoa, jateko gogo gutxiago eta nekea. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 119. orr.

Ageriko sintoma gutxi dituzten gaixotasun kroniko asko daude eta haietako askoren ondorioa izaten da erekzioaren disfuntzioa batzuetan. Berria - Gaiak   2004-11-21

Denek eztarriko mina izan zutela gaitzaren bestelako sintomak agertu aurretik. Berria - Gaiak   2004-07-29

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Medikuntza konbentzionalak gaixotasun sintomen aurrean diagnostikoa egin eta hori tratatzen du. Berria - Harian   2005-07-02

Israelgo hegoaldeko etxaldeetako lau langile erietxean sartu zituzten atzo gripe sintomekin. Urtarrilaren 27an hainbat hegazti akabatu ostean sukar handia eta pneumonia sintomak hasi zitzaizkion. Berria - Gaiak   2006-03-18

Fuerteventura uharteko uretan 13 etorkin hilda eta beste lau hipotermia sintoma handiekin aurkitu zituzten atzo ontzi batean. Berria - Mundua   2004-12-24

Behatzetan izozketa-sintomak hasi zaizkit. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 18. orr.

4 zerbait ezagutarazten duen zantzua.

Gizarte-desintegrazioaren sintomak dira. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 13. orr.

Ausentzia ikaragarri baten sintoma. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 75. orr.

Gauza guztietan ikusten ziren agerian porrotaren sintomak. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 270. orr.

Seinale txar horien aurka sintoma hobeago batzuk ere bazeuden. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 361. orr.

Horrelako mugimenduak, ez indarraren, baizik eta ahuleziaren sintoma ziren. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 117. orr.

Mendebaldeko munduan kolapsoaren sintometatik desintegrazioaren sintometara igarotzen bagara, [...]. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 363. orr.

Hedapen militarra militarismoaren emaitza izaten da normalean, eta hau gainbeheraren sintoma. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 428. orr.

Mendebalde modernoaren historian sintoma etsigarri bat, lehenengo Prusian eta gero Alemanian oro har, militarismoa sortzea izan zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 360. orr.

Eduardo Fungairiño fiskalburu kargutik kentzea sintoma positibotzat har daiteke? Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Poema hauek lehen sintomei erantzuten diete, aspirinek bezala, eta hori dute ona. Berria - Kultura   2006-03-31

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehenbiziko berri-emate horietan beretan ere argi dago fenomeno- eta sintoma-espektro zabala dagoela. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 240. orr.

Diskurtso primario, inkontziente baten sintoma-aztarrenak dituela. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 110. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Konbertsio-sintoma histerikoen sorrerari zegokionez, [...]. Berria - Kultura   2006-05-09

Baliteke arrakasta beti negatibo eta sarri nahigabeko honen ondoriorik garrantzitsuena den gizarte-sintoma barne-proletalgoaren alienazioak edozein kasutan ere planteatzen duen arazoa larriagotzea izatea. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 253. orr.

Pertsona helduek edo bikotekidea dutenek beren burua masturbatzea desoreka psikologikoren baten edo heldugabetasun sintoma da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus