Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iragazgaitz (4 agerraldi 4 liburutan; orobat iragazkaitz 3 agerraldi 2 liburutan) 1 izond irazgaitza.

Sakonune handi horren lurzorua buztinezkoa da erabat, iragazgaitza beraz, eta, hori dela-eta, ura bertan geratu eta lurraldea gurutzatzea guztiz nekoso bihurtzen da urtaro beroan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 214. orr.

Txapel bikeztatu sakona, iragazgaitza, hegal zabalekoa. zergatik ez zen haietaraino iristen ura?: bada, ibai-bazterren gainean geroztik eraikitako bideek hesi iragazgaitz bihurtu zirelako. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 395. orr.

Ez dakit kea irensten ez nekielako ote zen, zupaldi gutxiegi egiten nituelako, ala nire organismoa iragazkaitza zelako. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 107. orr.

2 irud

Kapitainek, hodeien palioari kontrajarrita, itzal beltz eta iragazgaitz baten irudi itzela ikusi zuten, tximistek koroaturik, zeruaren ganga osoa inbadituz. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 280. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus