Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sintonizatu, sintoniza, sintonizatzen 1 du ad igorgailu bat eta hargailu bat sintonian jarri.

Poliziaren emisorak sintonizatzen nituen, ea aditzen nuen Brent inguratzen ari zirela adierazten zuen zerbait. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 123. orr.

Loiola sintonizatu beharrean nahiago zutenak Arrate Irratia entzun. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 89. orr.

Irratia piztu, eta sintonizatzen hasi da. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 150. orr.

Ongi etorri gaur ere Txirene irratia sintonizatu duzuenoi! Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 12. orr.

Bere behinolako bulegoan alemaniar irratia sintonizatu du eta ateari giltza eman dio. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 122. orr.

Uhin laburretan zegoen sintonizatuta, ia ez entzuteko moduan, baina piztuta. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 132. orr.

Irrati bat frekuentziatik kanpo sintonizatuta dagoenean bezala. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 192. orr.

Garrasiak hasi ziren berriro Harryren buru barruan... baina oraingoan gaizki sintonizaturiko irrati batetik zetozela ematen zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 198. orr.

2 hed

Gau hartan afalondoan berriak sintonizatu nituenean, lehenbiziko aldiz ohartu nintzen berriak zalaparta gutxiago egiten zuela. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 124. orr.

Irratian umoristen saioak sintonizatzen zituen, lehiaketak. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 45. orr.

Gaizki sintonizatuta dagoen irratsaio bat entzutean. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 85. orr.

3 pertsona bat beste pertsona edo gauza batekin sintonian jarri.

Baina zu han zeunden, nonbaiten, zehatz kokatzeko beharrik ez zuen lekuren batean, berearekin sintonizatua zegoen maiztasun batean. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 64. orr.

Orduantxe sintonizatu zuen mutilak errealitatearekin. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 154. orr.

Segundo batzuk behar izan zituen munduarekin sintonizatzeko. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 28. orr.

Baina era berean, halako sen berezia zuen, garaiko munduarekin sintonizatzeko (ez noski analisi teorikoen bidez, berezko senez eta intuizioz baizik). Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 22. orr.

Inguruarekin sintonizatzen zekien; baina une berean, errealitatearen mugak gainditzen ere bai, mundu berri baten ametsa pizten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irratia sintonizatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus