Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idun 1 iz lepoa.

Belarritako luzeak zeramatzan, kate bat idunean, orratz bat paparrean, eraztun sortak ezker eskuko bi hatzetan eta eskuineko batean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 173. orr.

Gerrian, idunean bezala, perlaz aberastutako zilar-soka distiratsuak buelta osoan. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 153. orr.

Brusa urdina soinean, eta tapizeriazko lepokoa idunaren inguruan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 41. orr.

2 (soineko batena)

Bere alkandora zuri gogor, idun gabea. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 13. orr.

Idunean [soldadu alemanek] zeramatzaten izpi itxurako bi marrek ere atentzioa eman zidaten. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 90. orr.

Larruzko txano bat zeraman, gizonezkoena, eta larruzko idun hondatu batez apaindutako jaka. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 71. orr.

Gabardinaren iduna goratu eta kapela belarrietaraino sartu zuen. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 70. orr.

Lehen botoia askatu eta iduna lasatu zion alkandorari Markoxek. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 160. orr.

Egia da idunik gabeko pijama daramadala jantzita. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 258. orr.

Baziren galtza arraiadunak eta idun gogorrak, eta baita onddo kapela ausart bat ere. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 179. orr.

Idun zabaleko kamiseta beltza. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 132. orr.

Idun jasoko polo beixaren gainetik. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 40. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Alegia, bere garaikideek, eskolatik irtetean, iseka egiten ziotela (amultsuki) jaka-iduna ukabilaz astabelarri antza jasorik imintzioka, kantari: [...]. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 17. orr.

Eskuak patriketan eta alkandora-iduna gorantz altxatuta hantxe egonean geundela. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 35. orr.

Alkandora-iduna lotuz. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 31. orr.

Emakume bat charlestona dantzatzen, emakume bat eguzkia hartzen, alkandora-idun meta bat eta gizon bat bere alkandora-iduna egokitzen... Berria - Kultura   2004-02-25

4 farfail idun

Atso zahar eta mehar bat, moda zaharreko farfail-idun xelebrea jantzita. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 247. orr.

5 idun xingola

Gizon koxkorra zen; ilea labur zeraman, idun-xingola koxkor bat, eta mauka-farfail koxkorrak. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus