Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

metaforiko izond metaforari dagokiona, metaforazkoa.

Tratatu honetan ukitzen ditugun hitzen balioaniztasuna eta adiera metaforikoa azpimarratuko zaizkie. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 95. orr.

Adiera metaforiko horrexetan erabili izan da Lurraren mugak eta lekutako eskualdeak adierazteko, gure herrialdeetatik urrunak, esate baterako: [...]. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 106. orr.

Ez da ez metaforikoa ez alegorikoa. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 29. orr.

Nork uka, "hezurren guzizko hezur" honen edertasun metaforikoa? Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 262. orr.

Detektibeak "hiriaren simaurtegietan gerriraino sartu eta usain txar guztiak bereizten jakin behar duela" zioen modu erabat metaforikoan, noski. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adiera metaforiko (7)

zentzu metaforikoan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus