Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sintzeritate iz zinezkotasuna, egiatitasuna, zintzotasuna.

Uste dut sintzeritatea agertzea jendeari begirunea eta errekonozimendua erakusteko bide bat baino ez dela. Pako Aristi   «Note book» - 45. orr.

Aitortu dut, bi aldiz gutxienez, Montsek sintzeritate handiarekin jokatu zuela nirekin eta, funtsean, halaxe izan zen, nahiz eta xehetasunei buruz beste zerbait esan dezakedan. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 164. orr.

Mentxu apur bat zapuztuta zegoen Fonsecarengandik espero ez zuen sintzeritatearen ondorioz. Josu Landa   «Odolbildua» - 80. orr.

Eskertu nion, bihotzez eskertu izan diot sintzeritate hura. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus