Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pixar 1 iz adkor pizarra, apurra. ik pizar.

Astiro marraskatzen zuen, papurrez papur, pozez zoratzen, hatza bustitzen zuen pixar xehatuegiak ateratzeko. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 309. orr.

Biak ala biak gaztelaniaz dakiten pixarra erabiltzen saiatu dira. Berria - Mundua   2004-10-26

2 (izen baten eskuinean)

Neure burua noizean behin garbitzea erabaki nuen, oraindik ere ur pixarra zuen azken lababoan.Deigarriena, Lotsati suizidatzat ez baizik idazle heterodoxotzat hartzeko bidea ematen diguna, haren poesia da, argitaratuta utzi zituen dozena eta erdi olerki pixar horiek. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 83. orr.

Saiatuko naiz ba, berrizkoan ere, nere inozentzia pixarra erakusten. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 19. orr.

Neure sen pixarrak dio, [...]. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 158. orr.

3 pixar bat pixka bat. (izen baten eskuinean)

Bere ikasliburuaren edizio berri baten zuzenketak egiten laguntzen nion, hartara diru pixar bat irabaztearren. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 149. orr.

Diru pixar bat neukan aurreztuta -mila duro edo, ez askoz gehiago- eta huraxe inbertitu nuen neure alfabetatzean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 80. orr.

Portuko kantinaren barra gainean hustu zituzten diru pixarrak garabietako beharrera itzuli aurretik. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 19. orr.

Ahoan lasto pixar bat dutela. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 109. orr.

Hamabost egunez argi pixar bat bereganatuko duen anekdota bat baizik ez. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 85. orr.

Txitxare buztan bat billatzen badu, uraxe aski dik, epel pixar bat nabaitu orduko kantari asteko. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diru pixar bat (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus