Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pixatoki iz pixa egiteko tokia.

Bazen han azkonar-zulo eta azeri-zulo ugari, pixatoki ezin hobeak denak. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 14. orr.

Orduan, nonbait, pixatoki publikoetan sartzen zen eta norbait pixa egitera sartzen zenean, maniakoak adeitsu egiten zion proposamena bi pixatokiak banatzen zituen hesiaren gainetik. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 222. orr.

Jendea irensten duen munstro mitikoa bihurturiko hiri azpiko Metroarena; oinezko baten kuriositate arriskutsua erakartzen duen pixatoki automatikoarena; [...]. Berria - Kultura   2004-08-18

Ikasi gabe geunden ezaxolatuen tolerantziak muga jakin batzuk dituela, hots, literaturazaleen matraka jasango dute haien bizimoduan sartzen ez den bitartean, eta pixatokiko txarteltxoak haien bizimoduan sartzen ziren nonbait, zuzen-zuzenean sartu ere. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 121. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus