Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinusitis iz aurpegiko sinuak estaltzen dituen muki mintzaren hantura.

Sinuan geratzen den airetik oxigenoa xurgatzen jarraitzen dute mukosako odol-hodiek, eta horrek dakarren presio-gutxitzeak eragiten du sinusitisarekin loturik dagoen buruko min bereziki mingarria. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 259. orr.

Sinusitisak jota jaiki nintzela gogoan dut. ostegunetik anginekin, gripearekin eta sinusitisarekin egon zela esan zuen igandekoa hasi aitzin. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 92. orr.

Izigarriko sinusitis krisiak ukaiten nituen, eta radiestesistak bere eskua ene kopetaren gainean pausatzen zuelarik, ba orduan ikaragarriko beroa senditzen nuen. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 10. orr.

Eguzkiak jotzen baldin banau berriz ere ene sinusitisa eta eritasun guziak martxan abiatzen zaizkit. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus