Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irail 1 iz urteko bederatzigarren hila.

Miarritzeko Mediatekan, irail osoan, Euskal Kultur Erakundearen “Euskararen hatsa” erakusketa. Herria   2005-09-08

Irail erditsutan iragaitekoa zen Glissexpo saloinari uko egin diote azkenean antolatzailek berek. Herria   2003-05-01

Irail honetako eskola sartzeak erakusten du erakaskuntza katolikoaren osasun ona. Herria   2002-09-19

Egutegiak 1957ko iraila zela adierazten zuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 10. orr.

Iraila iristean, bigarren mailako irakaskuntzan sartuko ziren. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 33. orr.

Berrogeita bi urte geroago, 1999ko irailean, David hila zen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 10. orr.

Ama, Edith Frank-Holländer, irailean etorri zen aitari lagun egitera. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 19. orr.

Irailean ikusiko dugu elkar. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 61. orr.

Ekaineko azterketetan gai bat utzi nuen irailerako: anatomia. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 130. orr.

Heldu den iraileko nahi luke kolektibo berri horrek, Iparraldeak behar lukeen egiturari doakionez, proposamen bateratu bat eskaini. Herria   2003-06-26

Irailaz geroztik, brasildar errealak arazoak zituen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 163. orr.

2 (-en atzizkiarekin)

1890eko irailaren 29an jaioa. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 11. orr.

Urte berean, irailaren 28an, Hegoaldeko uholde makurrak, 3 hildako utzi zituztenak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 356. orr.

Hurrengo egunean, irailaren 12an, [...]. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 100. orr.

Irailaren 29-an, igandean: «Le flic de San Francisco» (TF1). Herria   2002-10-10

Irailaren 22an, ostegunez, 20.30etan, Hazparneko mediatekaren ondoan den Elgar zentroko B gelan, lehen solairuan. Herria   2005-09-22

Irailaren hogeita bian Rufin Piotrowski Parisen zen berriro. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 72. orr.

Labartza, 2000ko irailaren 1ean. 20085

Zarautzen, 2003ko irailaren 25ean. 20086

Asteartea, 1936ko irailaren 15a. 20087

2000ko irailaren 14a zen, osteguna. Txillardegi   «Labartzari agur» - 10. orr.

Irailaren 6an errepublikazaleek Belchite hartu dute. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 84. orr.

Alejandro Mallona, 1937ko irailaren 4an fusilatua. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 113. orr.

Irailaren 11ko gertaera gogorren ostean. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 67. orr.

Gehiago dena, 2001eko irailaren 11an egin zuten atentadu izigarri haren pareko zerbaiten antolatzen ere ari direla. Herria   2003-05-15

Lehenengo txostena 1942ko irailaren 11koa da. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 212. orr.

Irailaren 23tik 24rako gauean. 20094

Bazkarirako, baduzue oraino irailaren 16a arte zuen izenak emaiteko telefono huntarat : 05 59 54 45 38. Herria   2002-09-12

Ekintza irailaren 16a baino lehenago hasi zen. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 128. orr.

1224ko irailaren bigarren zatian edo urriaren lehen egunetan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 40. orr.

Izan ere, irailaren atarian zeuden. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 356. orr.

Belgrano-n, Irailaren Hamaika kalean, zuen landetxea. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 160. orr.

3 (-k atzizkiarekin datetan)

1914an, udazkenean sartzean, irailak 22 zituenean hil zen Igeldoko bere kaxko maitean. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 33. orr.

· (aposizioan) Larunbatean, irailak 7, aratsaldeko 4 etan ongi-etorria. 20101

Biltzarra ortzirale huntan eginen da, irailak 3, aratseko 8ak eta erdietan, Uztaritzeko Latsa biltokian. Herria   2004-09-02

Donibane Lohizunen, izanen ahal da mugimendu ortzirale huntan zortzi, irailak 30, Ravel ikastegiko ezkerparetan. Herria   2005-09-22

Biharamunean, irailak 11, destakamenduak Txibarlinskoe herri txikia igaro zuen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 369. orr.

1907, irailak 3. 20105

Irailak 12, igandea: Robert McGuinn eta Mike Farris. Berria - Kultura   2004-08-13

4 (-ko atzizkiarekin datetan)

Iraileko Santakrutz ondorengo 3 egun seinalatuetan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 91. orr.

Iraileko Gurutze santuaren jai bezperan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1089. orr.

Iraileko lehen egunean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 348. orr.

1997ko iraileko bigarren astean. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 36. orr.

Iraileko 30 egunotan. 20111

Gizon horrek parte hartua du iragan iraileko 11-an New-York-eko bi dorren suntsitze hartan. Herria   2002-08-01

Iraileko goiz hegohaizetsu bat zen. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 66. orr.

-Iraileko arratsaldeak labur, eta ilunabarrak hozkirri, omen. Txillardegi   «Putzu» - 322. orr.

Nik ez nuen iraileko azterketa egiteko batere asmorik. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 26. orr.

Konspirazio horiei erantzunez, herriak, amorratuta, iraileko masakreak bultzatu zituen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 109. orr.

Udako distira galdu duen iraileko argi motela gozagarriagoa iruditzen zait. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 73. orr.

Iraileko botikarien kongresurako izena eman. Josu Landa   «Odolbildua» - 23. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Laster iluna izango da, eta iluntze horren epeltasuna irail-brisaren hozkirriak menderatuko du. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 83. orr.

Beste horma batean, akuarelazko argazki bat zegoen: Irail goiza irudikatzen zen han. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 53. orr.

irail arratsalde batean. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 140. orr.

Irail hasteko euria, mahastiaren edaria. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 350. orr.

Lajos itzuli zen eguna irail amaierako igande bat zen. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 29. orr.

Irail hondarrean, berri batek Frantzia osoa inarrosi zuen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 153. orr.

Urtero ohi legez, badiako paisaia errotik zen aldatua irail-urrien arteko muga hartan. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 162. orr.

· Indietako itsasoan, bi monzoi daude: lehenengoan haizeek mendebaldetik ekialdera jotzen dute, eta abuztu-irailetan hasten da. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta irail arte (3); heldu den irail (3); irail arte (4); irail bukaeran (6); irail hastapen (5); irail hastapenean (4); irail hastean (3); irail ondarrean (5); irail osoan (4)

ekaina eta iraila (3); eta iraila artean (4); eta iraila bitartean (3); iraila arte (21); iraila arte ez (3); iraila artean (5); iraila baino lehen (7); iraila bitarte (4); iraila bitartean (13); iraila eta urria (6); iraila zen (3)

datorren irailaren (18); heldu den irailaren (17); helduden irailaren (12); iazko irailaren (31); iragan irailaren (20); irailaren amaiera (3); irailaren amaieran (6); irailaren azken egunean (3); irailaren azken egunetan (5); irailaren azkenetan (3); irailaren batean (6); irailaren bukaeran (11); irailaren hasiera (3); irailaren hasieran (16); joan den irailaren (19); joan zen irailaren (4)

irailaz geroz (4); irailaz geroztik (19)

aurtengo irailean (4); datorren irailean (13); helduden irailean (16); iazko irailean (54); iragan irailean (10); irailean abiatuko (4); irailean argitaratuko (4); irailean atxilotu (5); irailean aurkeztuko (4); irailean bertan (5); irailean egin (9); irailean egingo (9); irailean eginiko (3); irailean egitekoa (3); irailean egiten (3); irailean eman (6); irailean erabakiko (5); irailean hasi (16); irailean hasiko (9); irailean hil (3); irailean izan (5); irailean izango (6); irailean jarri (3); irailean jokatuko (5); irailean kaleratuko (6); irailean onartu (6); irailean onartutako (3); irailean piztu (3); irailean zabaldu (3); joanden irailean (7); ondoko irailean (3)

abuztuan eta irailean (4); bilduko da irailean (3); erabaki zuen irailean (3); hazi ziren irailean (4); heldu den irailean (20); iragan urteko irailean (3); irailean atxilotu zuten (3); irailean edo urrian (8); irailean egin zuen (4); irailean eta urrian (7); irailean hasi zen (4); irailean hasi ziren (4); irailean hasiko da (5); irailean jokatuko den (4); irailean onartu zuen (4); joan den irailean (30); joan zen irailean (12); urte bereko irailean (5); urte hartako irailean (3)

heldu den iraileko (5); helduden iraileko (3); iazko iraileko (3); iraileko egun batean (3); iraileko egun batez (3); iraileko lehenengo egunetan (3); iraileko maitaldia (4); iraileko maitaldiaren konduko (3); iraileko sartzea (3); iraileko txosten ekonomikoan (3)

aurtengo urtarriletik irailera (6); irailera arte (14); irailera artean (3); irailera atzeratu (5); irailera begira (3); irailera bitartean (34); irailera pasatu (3); urtarriletik irailera (21); urtarriletik irailera bitartean (19); uztailetik irailera (11); uztailetik irailera bitartean (7)

datorren irailerako (3)

irailetik abendura (3); irailetik aurrera (43); irailetik goiti (15); irailetik harat (3); irailetik urrira (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus