Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pixkana (164 agerraldi, 61 liburu eta 29 artikulutan; orobat piskana g.er.; Hiztegi Batuan pixkana agertzan da) 1 adlag apurka. ik pixkanaka.

Egunotan mustro bat ari da pixkana jaiotzen, kaos lizunaren bihotzetik. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 180. orr.

Zabaldu ziren ezpainak; eta esangura bitxiko irribarre batean, begibistara azaldu ziren pixkana Berenize aldatu haren hortzak. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 26. orr.

Urrunera begiratzen ohitutako begiek bidean zehar pixkana hurbiltzen ari zen kotxea sumatu zuten. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 74. orr.

Susmoa nuen Julioz gain beste askorekin ere ibiltzen ote zen nire maistra, zeren pixkana haren izaeraren alderdi ezezagun bat ari bainintzen ezagutzen. nGurutzadetako garai nahasietan handik erretiratu ziren, eta pixkana Europa osoan barreiatu. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 68. orr.

2 pixkana-pixkana (orobat pixkanapixkana g.er.; Hiztegi Batuan pixkana-pixkana agertzan da) adlag apurka-paurka.

Momentuan ez baizik pixkana-pixkana hasi nintzen izaten erresumin horren susmoa. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 139. orr.

Pixkana-pixkana istorio batean sartuko zaituztet denok. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 179. orr.

Eskualdatuz joan zen, pixkana-pixkana, soineko bilduma hura. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 76. orr.

Eskuari esku, han bildutako jendea dantza-korda bat osatzen hasi zen pixkana-pixkana, Ifarkoia hoteleko areto nagusia dantzaleku bihurturik. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 34. orr.

Hasieran nire parean zegoen, baina pixkana-pixkana aulkia lekuz aldatu zuen, harik eta gelako aterantz begira jarri zen arte. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 52. orr.

Nola pixkana-pixkana sare bat ehuntzen duen biktimaren inguruan, hura ohartu ere egin gabe. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 55. orr.

Eskailerak pixkana-pixkana igo, arnasari eutsi, eta erne geratzen da. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 89. orr.

Halatan, pixkana-pixkana, Angelo ero baten irudia habia egiten hasi zen nire baitan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 218. orr.

Hala, barne- merkatu bateratu, integratu eta lehiakor bat sortu zen pixkana-pixkana. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 20. orr.

Objektu hori galtzean, amodioak harenganako loturak uzten ditu pixkana-pixkana. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 104. orr.

3 pixkana-pixkanaka adlag apurka-apurka.

Estatubatuar gehienak heriotza zigorraren alde baitaude, nahiz ehunekoetan neurturik pixkana-pixkanaka kopurua beheratzen ari den: 1984an, % 80k babesten zuen heriotza zigorra. Idazteko duen «grina obsesiboa» gainditu nahian ekin zion Linazasorok liburua osatzen duten apunte laburrak idazteari, ariketa horrek pixkana-pixkanaka idazteari uzten lagunduko ziolakoan. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pixkana pixkana (96); pixkana pixkanaka (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus