Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irainka adlag irainduz, irainak esaka.

Zaldun gaizto bat agertzen da une hartan, gorriz jantzirik, irainka. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 16. orr.

Aurrena irainka eraso zidan, nire arrazoiak ezin baitzituen ezeztatu. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 76. orr.

Irainka hasi zitzaizkion zakarki. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 188. orr.

Zintzilik zeuden gaizkileetako bat Jesusi irainka ari zitzaion, esanez: -ez al haiz, bada, hi Mesias? salba ezak heure burua eta salbatu gu ere! Elizen arteko biblia   Lk 23,39

Gizontxoa berean tematu zen eta espainiarrei irainka hasi zen azkenean. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 192. orr.

Iritsi zen, bada, eta Ulisesi ekin zion irainka: [...]. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 133. orr.

Aitak Rajab lasaiarazi zuen, eta hura deabruari irainka joan zen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 53. orr.

Gehiengoa izorratu dutela esan eta irainka erantzun digute, Konturatu orduko, elkarri deiadarka, irainka, mehatxuka hasten ginen fakultateko kafetegian. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 301. orr.

Eguzkiak neurriz gain jotzean madarikatu egiten dute, eta irainka hartu, gizonak eta beuren lurrak kiskaltzen dituelako. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 321. orr.

Munduko zenbait aldetan irainka hartzen zituzten, gizon mespretxagarri eta ezezagun bezala. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 761. orr.

Hauek, borroka nahian, inguratu, geldiarazi, eta irainka erabili zuten. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 191. orr.

Irainka eta kolpeka erabili zituzten. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 70. orr.

Irainka eta laidoka eraso zion emazteari. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 503. orr.

Erruduna, berriz, zigorgabe, garaile irteten da auzitegitik, errugabeari irainka. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 381. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etsaiak irainka (3); irainka ari (14); irainka hasi (15); irainka hasi zen (3); irainka hasi zitzaizkion (3); irainka hasten (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus