Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ofizina iz bulegoa.

Kafkak bere andregaiak bidalitako gutunak ofizinan -eta ez etxean- jasotzen zituela. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 72. orr.

Hamarka ofizina eta denda dituzte inguruotan: hortxe aurrean bertan BBVren sukurtsal bat, Trabajo Temporal SA-ren bulego nagusia, eta baita auto frantsesen kontzesionario bat ere. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 23. orr.

Horrela segitu genuen, kontu-kontari, ordu laurden batez, ofizinako zuzendaria azaldu zen arte. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 22. orr.

Eibarren ofizinetako jendea beharginak baino ordubete beranduago sartzen da lanera, bai goizean bai arratsaldean. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 101. orr.

Karabineroen ofizina hori hutsik egonen da gauez. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 337. orr.

Parrokiako koruan ere abestu nuen umetan, Don Klaudiorekin, herriko paper-olako ofizinan hasi nintzenean utzi behar izan nuen arte. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 119. orr.

Lepo-zuriak ofizinetako langileak dira (alkandora zuridunak, nolabait), eta lepo-urdinak berriz ekoizpen-langileak (mahonezko jantzidunak, alegia). Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 130. orr.

Orduan gogoratu zuen esana ziola ofizinakoak amaitu ondoren Oreitiara joatekoa zela, lan pixka bat egitera. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 187. orr.

Assicurazioni Generalin nago, eta ez dut esperantza galtzen egunen batean urrutiko herriren bateko besaulkietan esertzeko, ofizinaren leihoetatik azukre-kanabera soloak edo hilerri mahomatarrak ikusteko. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus