Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sionismo iz Palestinan estatu judu bat eratzeko helburuarekin sorturiko higikundea.

Sionismoa, bere sortzaile izan zen Theodor Herzl-ek berak aitortuaren arabera, larritasun baten erakusgarri zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 205. orr.

Nazismoaregandik ihesi, sionismoaren alde egin zuen eta juduen lider bihurtu zen. Berria - Harian   2005-02-11

Buru-belarri aritu zen sionismoaren helburu nagusiaren alde: aberri bat lortzea. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 285. orr.

Alderdi sionistaren klub batera joaten naiz, joan, nahiz eta hara joateko eskubiderik ez izan, aiton-amonak sionismoaren oso kontrakoak baitira. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 27. orr.

Bundistak sionismoaren etsai gogorrak izan ziren. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 221. orr.

Binyamin Netanyahuk sionismoaren alde gogorrena gorpuztu nahi izan du kanpainan. Berria - Harian   2006-03-30

Bagdad Irratiak gu salatzen jarraitzen zuen, gure buruzagia eta beste guztiok, sionismoaren agenteak eta Baas-en etsaiak ginela esanez. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 23. orr.

sionismoa eta arrazismoa ez direnez elgarren bete. Herria   2001-08-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus