Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irakasgai 1 iz ikasketa plan bat osaten duten gaietako bakoitza. ik ikasgai.

Orduraino irakasgaiak hartzen ziren kontuan: ikasketa bakoitzak honenbeste irakasgai ditu, ikasturteetan honela antolatuak daudenak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 98. orr.

Irakasgai gehienak lauhileko bihurtzen dira ikasketa plan berrian. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 140. orr.

Irakasgai hauek, aldi berean, anitzez ere gehiago ziren kopuru aldetik, eta anitzez ere beteago ikasi behar ziren gaien aldetik. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 98. orr.

Ikasturte horretan hartu nahi zituen irakasgaiez hitz egiten hasi ginen, zikloez eta kredituez, eta matrikula baldintzez. Iban Zaldua   «Traizioak» - 23. orr.

Matematika da irakasgairik desatseginena. Berria - Harian   2005-03-22

Irakasgai horretako ekaineko azterketa sekulako pagotxa izan zen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 31. orr.

Lau irakasgai gainditu zituen, eta azkenean, Kimikako azterketan gutxiegi eman zioten. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 43. orr.

Ezingo da ikasturtea igaro bi irakasgai gainditu gabe utziz gero. Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Enborreko irakasgaiak. Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Irakasgai horiek hautazkoak dira filologiako ikasleentzat. Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Laster irakasgai guztiak euskaraz eskainiko direla. Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Artearen Historia irakasgairako lan bat egitea erabaki genuen. Iban Zaldua   «Itzalak» - 109. orr.

Bete behar diren baldintzak: irakasgaiari loturiko lizentzia. Herria  

Irakasgai bakarra neukan, baina bi talde. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 121. orr.

2 irakasten den gaia; ikasi behar den gaia.

Titinek irakasgai zailenaren azterketa jarri zuen: erremateena. Berria - Kirola   2004-08-27

Goi mailako futbolean hasi berria den gazte batentzat, horrelako jokalariak dira irakasgairik gogorrena. Berria - Kirola   2004-12-07

Paranoia krisia jasan nuen eta nabaritu ere klandestinitate osoaren lehen irakasgaiaren egiaztatzeko ordua jin zitzaidala. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 166. orr.

Ez zela komeni alde egitea, alde eginez gero galduko zutela iraultzaren irakasgaia. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi irakasgai (4); euskarazko irakasgai (3); hainbat irakasgai (3); irakasgai bat (9); irakasgai batzuk (3); irakasgai guztiak (4); irakasgaiari loturiko lizentzia (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus