Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

metalizatu 1 izond metal geruza batez estali dena.

Nazien hegazkin bat erori zen Armentia aldean, eta gogoan dut hondarrekin amak zetazko alkondara bat egin zidala, zeta metalizatua estalki modura erabiltzen baitzen hegazkinetan. Berria - Euskal Herria   2004-07-04

2 distira metalikoa duena.

Eguzkia dirdaika ibilgailuetako kristaletan eta karrozeria metalizatuetan. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 12. orr.

Denek zekiten margoberritu nahi zuela bere 404 metalizatua. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 196. orr.

Ñir-ñir egiten zuen karrozeria margotu berriko gris metalizatuak; distiraka, orobat, autoaren edergarriak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 342. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus