Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ofizio 1 iz lanbidea, ogibidea.

Itsasaldetik, bertako lanbide, ofizio eta ogibidearekin loturik ageri zaigu, gaurko egunak markatzen zuen mugarri ezagun honekiko lotura. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 416. orr.

Horregatik ez zen, idaztea edo pintatzea, ofizio bat, ikasi egin zitekeen zerbait. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 160. orr.

-Ofizio asko dakizkizu... Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 152. orr.

Lanean bai baina ofizioa ez dakien langilearena ere alboan irakasle bat jarrita erremedia zitekeen auzia. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 77. orr.

Bere ofizioa erakusten ere saiatu zen gogotik. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 33. orr.

Gazte batek erraiten badauzu nahi duela arrantzale izan, kontseilatuko duzu ofizio hori hautatzea? Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 184. orr.

Izan ere, gure ofizio hau soldaduarena bezalakoa da. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 485. orr.

Galdegiten nizun ea ofizio bat bazenuenez. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 94. orr.

Haur bakoitzak etorkizunean bere gurasoen ofizio berbera izango duela. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 280. orr.

Nire gurasoen helburua etxeko neskoi ofizioa ematea zen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 20. orr.

Langile bati, lanposturen baten jabe egin nahi duenean, lanpostu horretan egin beharko duen langintzan trebe izatea eskatzen zaio: ofizioa menderatzea, alegia. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 76. orr.

Eta, nola herri bakoitzak, kongregazione edo kofradia bakoitzak, baita ofizio bakoitzeko gremioak ere, nork bere patroina duen [...]. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 22. orr.

Afizioa ofizio bihurtu zitzaidan gero, eta horrek, egia esan, puska dezentea kendu zion nire bertso gozatzeari. Berria - Kultura   2004-01-18

Auzira jin den publiko zabala, ehun bat jende ofizioko jantzitan hor ziren hirurogei abokaten ondoan, oren bat bederen egon behar izan da kanpoan, polizak auzitegiko sarrera gelara sartzea debekatzen baitzion. Herria   2005-02-03

ik ofizioko. 1502

2 (izenondoekin)

Handik bueltan ofizio serio bat ikasi zuen, Eibarko armeria batean. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 34. orr.

Behe-mailako funtzionario bilakatuagatik, ofizio onak zituzten denek. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 50. orr.

Letratua izan behar zuela eta letratua izan behar zuela, letratuarena pintorearena baino ofizio duinagoa zelako. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 119. orr.

Kasetaritza da, dudarik gabe, ofizio ederrenetarik; betezazue zuzenki euskaldunen eta euskararen onerako. Herria   2003-06-26

Bat-batean neure begien aurrean ikusten nuen zer ofizio zitala zen nirea. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 89. orr.

Horra ofizio petrala, bat bada: denborari itxura hartzen saiatu beharra! Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 7. orr.

Ofizio liberaleri, mediku, abokat, notario eta horieri ez. Herria   2005-05-19

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez ikusiarena egiten saiatzen ziren, baina -ofizio senak hala salatzen zidan- aldi berean mesfidantza apur bat ere bazuten berekin. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 127. orr.

Ez zuen bere lana kobratzen: jende gehiena berarengana zihoanez, ofizio-lagunek salaketa sartu, eta, 305. urtean, kristauen aurkako jazarpen garaian, lepoa moztu zioten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 295. orr.

Arrantzaleek eta itsas-ikastegiaz arduratzen direnek goiz bat osoa eman dute portu hegi hortan itsasoko ofizio mota guziak hobeki ezagutarazi beharrez. Herria   2005-09-08

Ofizio Etxea lan esperientziarik gabeko 25 urtetik beherakoei bideratuta dago, eta Enplegu tailerra 25 urtetik gorakoei. Berria - Ekonomia   2004-01-20

Zientzia eta tekniken "maîtrise" delakoa, IUP (baxotik goiti hiru urte ofizio ikasketa diploma) bilakatuko dena. Herria   2001-10-04

Ofizio eskola bati buruz igorri zuen eta harri zizelkari CAPea pasatu. Herria   2005-02-10

Pauen jadanik idekia dutenaz gain gisa horretako "Ofizio unibertsitea", zergatik beste bat Baionan? Herria   2005-07-07

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere liburuan, bere esperientziatik abiatuz, garai hartan arkitekto-ofizioa zer zen azaltzen saiatu zen xehetasun guztiarekin. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 5350. orr.

Ea, bada, pobreen abokatu horrek, bete ezazu gurekin zeure zaindari-ofizioa, Aitak ezarritako epea bete arte. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 404. orr.

Gustatzen baitzitzaidan ene papereztatzaile ofizioa. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 30. orr.

Ministro eta predikariei ongi jokatzera eragiten zien, esanez prelatu-ofizioak eta predikazioaren ardurak ez zietela inola ere eragotzi behar otoitz santu debotoa, ezta limosna eske joatea ere. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 614. orr.

5 ofizioa menderatzea.

Ibilbide horretan konturatu naiz arnasa luzeko lasterketa dela nirea eta gero eta ofizio gehiago dudala; gero eta gehiago hurbiltzen naizela esan nahi dudan horretara. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 206. orr.

Astean zehar Abel Barriolak azpimarratu duen bezala Patxi Eugi ofizio «handiko» pilotaria da eskuz banakakoan. Berria - Kirola   2004-04-09

6 elizkizuna; bereziki, berariazko otoitz multzo jakin batean datzana.

Aste Sainduko ofizioak. Herria   2005-03-17

Klerikoek erreza bezate ofizioa Erromako Eliza santuaren erritoaren arabera. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 155. orr.

Lagun zituen zaldun giristinoak eta nahi zuen jakin nola ziren zelebratzen ofizioak giristinoen mezetan. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 87. orr.

Maitinetako ofizio guztian eta gaueko mezan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1011. orr.

Eta antifona honekin amaitzen zen ofizioa. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 75. orr.

Eguneko nahiz gaueko liturgi ordu guztietan esan ohi zituen Frantziskok gorespen hauek, baita Maria Birjina dohatsuaren ofizio aurretik ere. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 72. orr.

Horrelaxe sortua izan daiteke Frantziskok osatu eta errezatzen zuen Jaunaren Nekaldiko Ofizio hau. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 74. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Espiritu xalotasunean bizi baitziren eta oraindik ez baitzekiten Elizaren ofizio-otoitza errezatzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 210. orr.

Bederatzi urteetara heldu bezain sarri, izan zuen lehen eliza koroa eta ikasi elizako ofizio liburua irakurtzen. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 14. orr.

· Liturgi ofizioaren tankerari eta errezatzeko moduari begiratuz, berriz, badirudi klerikoentzat bakarrik zela Erregela hau. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 160. orr.

8 Ofizio Santu (orobat Ofizio Saindu) ik Inkisizio.

Espetxetik, gutun bat bidali zion Erromako Ofizio Santuari -Inkisizio beldurgarriari, alegia- aita salatuz. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 290. orr.

Hor zeuden ere haiekilan, Aita Sainduaren gelako atalondoan, Inkisizioaren Ofizio Sainduko jaun kardinale ospetsuak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 175. orr.

Nola Nafar Doktoreak mihiluze fama baitzuen eta Ofizio Sainduaren auzitegiko sekretuez ez baitzen biziki axolatzen, bi galdeketa egin zizkioten. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 24. orr.

Ofizio Santuaren Tribunalak atxilotua zuela, fede zahar eta oneko norbaitek halaxe salaturik. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 299. orr.

Salaketa Ofizio Santuaren belarrietara iritsia zela. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 337. orr.

Bestela, neu joango naiz Ofizio Santuaren aurrera, Bartolome Izetak eta biok izan dituzuenak azaltzera. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 319. orr.

Joan ginen leihorat, eta Ofizio Sainduko guardiak hauteman genituen urrunerat. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 421. orr.

Ofizio Sainduaren manuz eta aginduz, eta jaun inkisidorearen trabailuen araberako maiztasunez. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 90. orr.

Espainiako mugan ezarriko ninduke, Ofizio Sainduak zikiro baten gisara erre nazan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 262. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus