Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pizgarri 1 izond pizten duena.

Hiri pizgarri, ernegarririk ezagutu nahi baduzu, zoaz New Yorkera. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 7. orr.

Hiri horietatik guztietatik New York da kilikagarriena, pizgarriena, aberatsena. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 7. orr.

Horrelako sentsazio pizgarri bat ekarriko didan zerbait norbait desio dut bidaia honetan nire bizitzan. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 171. orr.

Eztarria garbitzen huen, hitz pizgarri eta bihoztunak bilatu nahian. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 25. orr.

Ospetsu egin zen bere sendabide pizgarriak zirela eta, baina, guztiarekin, haginak erauztea nahiago zuen, huraxe baitzen, bere hitzetan, konponbiderik eraginkorrena. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 20. orr.

Errezitaldietan, formatua errazten denez, hartzaile gehiagorengana iristen zara une berean, eta pizgarriagoa da estimulua. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 354. orr.

Alkoholaren gisakoa da, neurriz pizgarria eta, neurriz gain, are hilgarria. Xabier Montoia   «Elektrika» - 103. orr.

Ez, otoi, zapuztu nire itxaropena, gogoko izango duzula eta pizgarri gertatuko zaizula espero baitut. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 33. orr.

Tomek atsegin zuen laster pentsatu behar izatea, eta pizgarria zitzaion bere adimena [...] ezohiko bidetik ibiltzera behartu beharra, erne ibili beharra. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 38. orr.

2 (hitz soila -en atzizkiaren eskuinean)

Desilusioa, sormenaren pizgarri. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 9. orr.

Niregandik urrun, baina neure gogoaren pizgarri. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 40. orr.

Gaua zetorren, izuen iratzartzaile, izarren pizgarri. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 89. orr.

Garagardoa gogoaren pizgarri suertatu zitzaion. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 203. orr.

Preso euskaldunen pizgarri izaten da irratsaioa. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 88. orr.

3 (izen gisa)

Ez ziren fidatzen Alberto koldarraz, eta horregatik pizgarri eta adoregarriren bat eskaintzea erabaki zuten. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 94. orr.

Haien bizimoduak nireak ez bezalako xarma zeukala iruditzen zitzaidalako, abentura, misterio, pizgarri eta estimulu gehiago. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 20. orr.

Baina orain diruan ez dut pizgarririk aurkitzen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 515. orr.

Ansiolitikoak, antidepresiboak, lasaigarriak, pizgarriak, analgesikoak... Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 166. orr.

Are eta gutxiago berezko joera hori estimulatzen duen pizgarririk, oraingo honetan derbirako sarrera pare bat, mutur aurrean paratzen bazaio. Jon Alonso   «Euskal karma» - 24. orr.

Irakurtzea nuen ihesbidea eta aisia, kontsolamendua eta pizgarrietan kutunena. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 21. orr.

Egoerari buelta emateko pizgarri bat behar zela. Berria - Kirola   2004-03-06

Hain da fina sentiberatasun hau, non berehala agortzen den; eta berriz iratzartzeko krudeltasunaren pizgarri guztiak behar izaten ditu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 153. orr.

Alkohola, aldartearen alaigarri eta bihotzaren pizgarri hori. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 86. orr.

Euskalgintzaren jardueraren pizgarri eta sustagarri seinalatuena eta haren beharra nabarmenenik erakusten duena, euskararen etsai eta erasotzaileen lan gaiztoa da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 159. orr.

Haren ustetan, pertsona bakoitzak geure baitan pospolo kaxa bat daukagu, eta horiek piztu ahal izateko nork bere pizgarriak bilatu behar ditu. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 106. orr.

· 4 iz eragingarri edo sustagarri ekonomikoa.

Horregatik, eta hau da agian zerga hauen ahultasun nagusia, ez dira lana eta ekoizpena areagotzeko pizgarri, horretarako oztopo baizik. Inongo araudiren mende ez egotea zen merkatu horiek eskaintzen zuten pizgarria. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 36. orr.

Kostuen aldeak azpimarratzen dituen interpretazioa -zerga-sistemaren, pizgarri edo azpiegituren sistemaren aldeak-, aski baliagarria gertatu zen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 79. orr.

Ikerketa jarduera sustatzeko erabiltzen diren edo erabili beharko liratekeen pizgarriei buruz. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 121. orr.

Atzerrira joateko erraztasunak eta pizgarriak erabili behar direla. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 73. orr.

Aitak esan zidan soldataren ehuneko hogeita bosta pizgarrietan kobratzen zela. Jon Maia   «Riomundo» - 175. orr.

Finantza Guardiak dio mediku horiek GlaxoSmithKline farmazia etxeak ekoitzitako botikak errezetatzen zituztela, pizgarrien truke. Berria - Gaiak   2004-05-27

5 (izenondoekin)

Daewook eta Ramondinek pizgarri fiskalak baliatuta jaso zituzten dirulaguntzak itzuli beharko dituzte. Berria - Ekonomia   2004-11-12

61 lagunek utzi zuten Caballito, akordioan zehazturik zeuden pizgarri ekonomikoak hartu eta gero. Berria - Ekonomia   2006-01-24

Pizgarri bereziak: Ryanairrek dirua jaso zuen langileak kontratatzeko eta trebatzeko, bere tripulaziokideen egonaldia ordaintzeko, eta instalazioak eraikitzeko. Berria - Ekonomia   2004-02-04

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pizgarri sorta zabala, hala nola, ordutegi eta egutegi malguak eta pizgarri ekonomikoak. Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Kontratazioa bultzatzeko pizgarri sistema konplexua egokitzea. Berria - Harian   2005-05-07

Pizgarri lana egin behar denean gustura egiten dut. Berria - Kirola   2006-02-02

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zerga pizgarriak iragarri dituzte hibridoen jabeentzat. Berria - Ekonomia   2006-04-26

Auzitegiak zerga pizgarriak lehiaren aurkakoak direla ebazten badio, enpresek ordaindu ez zituzten zergak eman beharko dizkiote Ogasunari. Berria - Ekonomia   2004-02-13

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa elkarketak izenondo balioa duela)

Agintariek, ezin etsi eta, kapitain zaharraren adore-pizgarri, printze izendatuko zutela agindu zioten, Palermoko printze, Gabriel Irisarrik ikusiak zituen edari-saltzaileak, ron barne-pizgarri saltzaileak batez ere. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 91. orr.

Bezero asko zituen [...] eta bazirudien atsegin eta harrotasun-pizgarri zitzaiola hango lana. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 122. orr.

Zeren eta bizi-pizgarri bat behar bainuen, eta hantxe nuen pizgarria! Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 512. orr.

Gaurkoa da guretzat zorion pizgarri. Herria   2005-08-04

9 gogo-pizgarri izond

Aurrez inoiz saiatu gabeko abentura gogo-pizgarria zen hura, eta noblea, gainera. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 239. orr.

Ingurua gogo-pizgarria zen, eta txandaka lapur istorioak kontatzea erabaki zuten. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 181. orr.

Istripua gertatu eta handik hiru urtera edo, iradokizun gogo-pizgarri bat plazaratu zen [...]: saia zedila I. jauna kolorearen ikusmena berriro bereganatzen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus