Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sistematikoki adlag era sistematikoan. ik sistematiko 2.

Lan hau historikoki ez ezik sistematikoki ere Arrazoimen hutsaren kritikaren benetako muinera iristeko aurre-jolasa edo prestaketa da. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 7. orr.

Komunitate linguistiko baten parte garen neurrian objektu fisiko batzuk (hitzak) sistematikoki eta modu jakin batean interpretatzeko gai gara. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 125. orr.

Lehenbiziko hilabetean, beraz, sistematikoki aztertu zituen, ikusiz eta ukituz, etxeko gauza txiki guztiak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 136. orr.

Ibaien egoera sistematikoki neurtu ahal izateko metodologia. Berria - Gaiak   2004-01-23

Sailkaketa hau sistematikoki egin da printzipio komun batetik abiatuta, hots, juzgatzeko ahalmenetik abiatuta. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 64. orr.

Oroimen artifizial hori da, hain zuzen ere, bertsolariaren egitekoari hertsikien lotzen zaiona, baita kontziente eta sistematikoki landu eta hobetu daitekeena ere. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 220. orr.

Auzia bozgorailu bihurtu nahi dugu horrelako prozesu guztietan tortura sistematikoki erabili dela argitara emateko. Berria - Harian   2006-01-10

Afrikan, Latino Amerikan, nazioarteko finantza-erakundeek [...] sistematikoki sustatu dute kapitalismoaren sarrera. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 13. orr.

Gizarte prekapitalistetan [...] ekonomia ez zen alor beregaina; aitzitik, sistematikoki txertatua zegoen gizarte-harremanetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 18. orr.

Arrazoimenaren batasuna indeterminatua da bere baitan adimenak bere adigaiak sistematikoki lotzeko dituen baldintzei dagokienez. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 234. orr.

Armada izanik Estatu weberiar modernoaren zutabe, mutil gazteak sistematikoki zikiratu izan ditu armadak. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 71. orr.

Bere garajearen parean aparkatzea zure autoa sistematikoki. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus