Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maioral 1 iz zalgurdizaina.

Gizondutakoan ez nintzela nekazaria izango agindu nion neure buruari, diligentziako nagusia izango nintzela, maiorala alegia. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 158. orr.

Maioralak, apezpiku bat bezain zurrun eskuinean jarrita, espektro baten gisan astintzen zuen tiroaren muturreko zortzigarren mandoraino iristen zen zigor erraldoi bat, eta suzko ziztada zeukana. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 180. orr.

Maioralak, postamutilak eta mandamutilak mandoen atzetik ekin diote, biraoka eta gurdia utzita. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 189. orr.

Maioralei laguntzen zieten mutikoak inguruan ikusi, eta sufritu egiten nuen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 158. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hogeita hamar urte bete baino lehen eskuratu nuen maioral kargua. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 160. orr.

Maioral bizimodua hain maitea izan ez banu, ez nuen beharbada trenaren mundu berria hain gaizki hartuko. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus