Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irakitan adlag irakiten, dirakiela.

Haren gorputz txikia dardarka zegoen, odola irakitan. Gorputzak sutan, odola irakitan, ez genekien gehiago non ginen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 179. orr.

Mila gogoeta egin eta egin, batzuetan gorputza irakitan banu bezala, bestean horma beltzak hartua iduritzen zitzaidalarik, amaz nintzen oroitzen. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 133. orr.

Ikaretan eta irakitan nintzen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 184. orr.

Urte hartan berean, Mundu Berria aurkitu zuen Cristobal Colonek, irakitan zeudelarik Europan Berpizkundea eta Humanismoa. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 29. orr.

Baina noiz arte kontrolatuko da irakitan jartzen ari den herri hori? Herria   2004-11-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus