Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

piztualdi (orobat pitzaldi g.er.; Hiztegi Batuan piztualdi agertzen da) 1 iz zerbait pizten den aldia.

300 edo 400 pezetako su pizteko dotore-dotore horiek hamar piztualdirako pentsatuta daudela. Jon Alonso   «Euskal karma» - 86. orr.

2 irud/hed

Anaiari begiak piztu zitzaizkion, eta haren pitzaldiarekin neu ere animatu egin nintzen pixka bat. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 98. orr.

Seiretatik aurrera datorkio piztualdia, denon eskura dauden erremedioekin. Pako Aristi   «Note book» - 84. orr.

Harri eta zur nengoen ni Anaia Martinen piztualdia ikusita, eta ez nekien kontra egin behar ote nion edo arrazoia eman, argitasun harekin segi zezan. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 119. orr.

Esainek sakea berreskuratzean piztualdi txiki bat izan zuen, baina beranduegi zen jada. Berria - Kirola   2004-06-27

Mendebaldeko Kristandadean, erlijiozko eszeptizismoaren piztualdiarekin batera, administrazio-eraginkortasunean aurrerakada eta ilustrazio politikoaren sorrera gertatu ziren. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 180. orr.

Parisko azpimunduan K.o. 1871n izandako basakeriaren piztualdi beldurgarria. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 356. orr.

Trantzealdi moduko logura eta, txandaka, xenofobia fanatikozko piztualdien erritmo hori berori bereiz daiteke Txinan, Ekialde Urruneko Zibilizazioaren historiaren epilogoan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 20. orr.

Euskal kulturak lurralde hortan egin duen pitzaldia du liburuak aipatzen, joan den urteko maiatzeko jardunaldietan erakutsi zen bezala Kristoren piztuera. Herria   2001-02-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus