Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irakurterraz izond irakurtzen erraza dena.

Liburu argiak eta irakurterrazak ziren. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 169. orr.

O. Marquardenak, biziki testu inportanteak, ez dira irakurterrazak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 281. orr.

Arturo Graf-en Il diavolo liburua [...] deabruak mendebaldeko artean bete duen tokiari buruzko saio sakon irakurterraza. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 15. orr.

Artikulu xumeak argitaratzen ditugu, irakurterrazak, inoiz notizia izango ez liratekeen notiziak. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 37. orr.

Lau ixtorioz osatutako kontakizun irakurterraza. Berria - Kultura   2006-02-21

Aspaldi honetan modan dagoen literatura irakurterraz arrunkeriaz beteaz kutsa ez nadin. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 19. orr.

Ahalik eta irakurterrazen eta erakargarrien idazten saiatzen dela dio. Berria - Kultura   2006-05-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus