Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maiordomo 1 iz etxezaina.

Zu zeu, etxe-aldaketa bitartean ere, ez zintudan ikusi: lan haiek guztiak zure etxezainak ikuskatzen zituen, beti laguntzeko prest zegoen zure maiordomo txiki, ileurdin eta serioak. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 12. orr.

Haien janzkeragatik bata lorezaina izan zitekeen, gazteena, eta bestea maiordomoa. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 128. orr.

Gainera, estatus pertsonala eta ibilbide politikoa zirela medio susmo txar guztietatik libre zeuden denak; eta, jakina, maiordomorik ezean, txoferra hartuko zuten erruduntzat. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 452. orr.

2 (Erdi Aroko Europako gorte batzuetan)

Warnakario izan zen Brunekildaren kontrako konjurazioaren arima; Borgoniako maiordomo egin zuten, eta exijitu zion Klotariori bizi artean ez zezala ken kargu hartatik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 308. orr.

Aldaketa honek beste ondorio bat izan zuen: ordura arte, maiordomoa erregearen maiordomo zen, eta handik aurrera erresumaren maiordomo bihurtu zen; aurrez erregeak hautatzen zuena, handik hara nazioak hautatu zuen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 312. orr.

Beraz, ez dira nahastu behar, zenbait autorek bezala, jauregiko maiordomo horiek eta Brunekilda hil aurretik kargu hori zutenak; alegia, erregearen maiordomoak eta erresumaren maiordomoak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 312. orr.

Jauregiko maiordomoen lehen betekizuna errege-etxearen ekonomia gobernatzea izan zen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 315. orr.

Maiordomoak erresumako administratzaileak izan ziren erregeen esanetara; eta gerrako gidaritza haiek izan arren, erregeak ziren armaden buru, eta maiordomoa eta nazioa erregeen esanetara borrokatzen ziren. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 315. orr.

Gorteko morroi nagusiaren (maiordomoaren) "maitasun-semea" zen, hau da, Pepinek konkubina batekin izandako semea. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 85. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Burgundiarren legean ikusten denez, haien artean maiordomo kargua ez zen Estatuko lehenengoetako bat; lehen errege frankoen artean ere ez zen nagusietako bat. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 312. orr.

ik maiordomotza. 1665

4 erlijio kofradia bateko kudeatzailea.

Babesaren Kristoaren Eskola Santuko Anaia Maiordomo Nagusiaren gonbidapenez, Aste Santuko Pregoia. Josu Landa   «Odolbildua» - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus