Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irakurtze 1 iz testu idatzi bateko ikurren saila jarraitzea; horrela arituz, idazlan baten mamiaz jabetzea.

Beti prest egin ahalaren egiteko, dela irakurtze, komunione emaite ala eliza garbitze. Herria   2004-03-11

Irakurtze eta otoitzetan parte hartu dute ahaide hurran zenbaitek euskaraz, frantsesez edo inglesez. Herria   2001-07-05

Alferrikako irakurtze mingarri horrek. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 95. orr.

Zalduneria liburu nazkagarrien etengabeko irakurtze mikatzak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 202. orr.

Arratsetan nor bere etxera goizik bilduz, bai eta irakurtze ona frango eginez. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 190. orr.

Horrela bada, hainbesteraino sartu zen irakurtze horretan, irakurriz pasatzen zitzaizkion gauak argirik argi eta egunak ilunik ilun eta honela, lo gutxi eta asko irakurri, garuna lehortu zitzaion. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 16. orr.

Aski ohikotzat jotzen zuen jendeak "pentsamendua irakurtze hori". Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 179. orr.

Baina ez naiz ongi oroitzen irakurtze horiez. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 129. orr.

Gertaera frogatuen irakurtze hutsa. Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Eta harrezkero mandamendua irakurtze hutsak haragia pizten zidala. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 130. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Beren kantu, irakurtze eta antolakuntza parteak prestatuak zituzten jatsuarrek. Herria   2003-03-13

Ezkongai guztiei zergatik ez eskatu, nazio hizkuntzaren ahoskatze, irakurtze eta izkribatze probak egitea. bere asaldura ezkutatzeko, egin zuen letra hura lerro pasan irakurtze irudi bat, ez egon arren irakurtzeko egoeran. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 66. orr.

Nire izena jartzen besterik ez dakit-eta idatzi-irakurtze horretan. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 166. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus