Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irakurzaletasun iz irakurtzeko zaletasuna.

Ritxarrek piztu zuela nire irakurzaletasuna, eta hark egin ninduela irakurle. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 68. orr.

Irakurzaletasuna bultzatzeko bideak. Berria - Kultura   2004-04-23

Haur eta nagusien artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz. Berria - Kultura   2004-07-13

Indarrean dagoen hezkuntza sistemak ez du irakurzaletasunik sorrarazten. Berria - Kultura   2004-10-29

Zeure jakin-min horrek gidatzen, bazkatzen dizu irakurzaletasuna. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 136. orr.

Nire ustez, tranpa bat egiten da liburugintza eta literatura edota liburugintza eta irakurzaletasuna identifikatzean. Berria - Kultura   2004-01-15

«Egia da salmenten galera gertatzen ari dela», azaldu zuen Landak, «baina aipatzen diren kopuruak ez dagozkio irakurzaletasunaren zirkuituari, beste zirkuitu batzuei baizik, erosle gatibuen zirkuituei». Berria - Kultura   2004-01-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irakurzaletasuna bultzatzeko (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus