Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pizza (orobat pitza g.er.) 1 iz gari irinezko opil zapala, gaztaz, tomatez eta beste osagai batzuez estaltzen dena eta labean erretzen dena.

Zerbitzariari deitu eta galdetu nion ea eragozpenik izango ote zuen pizza hura berriz berotzeko sukaldean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 166. orr.

Gero, aldiro eskatzen genuen pizza etxera. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 112. orr.

Edozein modalitatetan delarik ere -pizza, makarroiak, lasagna...-, pastak Italiako gastronomia ekarri ohi digu gogora. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 33. orr.

Gaur berriz esan dit pizza dastatu duela eta nazkagarria iruditu zaiola. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 61. orr.

Jatetxe italiarrean pizza jangaitzarekin deman ari nintzen bitartean, [...]. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 195. orr.

Pizza eta hanburgerren monokultiboa praktikatzen duten hamaika horiek etengabe biderkatuz doaz aurrera. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 41. orr.

Indaba erreak, zerealak, pizza, zopa edo saltxitxak. Berria - Gaiak   2004-09-18

Ez zitzaion camember gazta gustatzen eta asko, berriz, Margarita pizza. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 64. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pizza kaxak nongura, eta elkarrekin muturtuta eta deskuiduan bi borrokan hastekotan. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 60. orr.

AEBetako eskoletan bertan daude pizza eta hanburger etxeak. Berria - Kultura   2004-09-24

Pizza-banatzaileei eraso, ostu eta arrapaladan irten. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 43. orr.

Freskatu bat hartu, eta pizza zati bat jatera joan gintunan. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 175. orr.

Ez dago lekurik non ez den pizza papurrik edo Parmako gazta txirbilik. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 40. orr.

Auzapezak emana du baimen bat pizza saltzaile bati, posta gibeleko aparkalekuan astearte aratsaldetan 5 orenetarik 8 ak eta erdi artio komertsio horren egiteko. Herria   2004-01-01

Pizza-banatzaileei eraso, ostu eta arrapaladan irten. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 43. orr.

Telebista ikustea Coca-cola lata hustuez, pizza-hondakin fosilduez eta zigarrokinez zipriztindutako egongela baten erdian. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 65. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Los Angelesko hondamendiak beste inmigratu saldo bat ekarrarazia zuen Paris aldera, fast-pizzaren espezialista gogorrak guztiak ere. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 113. orr.

4 pizza-egile

Londresko hamaika pizza-egilek izan ezik, inork ez du dudatan jartzen Ingalaterrak Italia birrinduko duela. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus