Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sabeldu, sabel(du) sabeltzen 1 da ad sabelaren biribiltasuna hartu.

Gainean arkitrabea eta erlaitza izango dituzte, zurgin-lan finez nahiz iztukuz eginda, eta erlaitzaren gainean kasetoi kurbatuak, biribilean sabelduak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2870. orr.

Lente lau batek foku-luzera luzea du, eta, erdialdean sabelduxeago den leiar batek, berriz, foku-luzera laburra. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 97. orr.

Apopilo-etxeko leiho guztiak zabalik zeuden eta farfailazko errezelak kale aldera sabeltzen ziren, emeki, leiho-atetxo goratuen azpitik. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 92. orr.

Muskulu ziliarra uzkurtzen bada, zuntzen tentsioa gutxitu egiten da, eta kristalinoak, erlaxatu, eta forma konbexuagoa hartzen du, hau da, erdigunean sabeltzera egiten du nabarmen. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 97. orr.

Kristalinoa ez da sabeltzen erdialdean, gertuko objektuak fokatzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 98. orr.

Egokitzea, argi-iturriaren distantziaren arabera kristalinoa gehiago edo gutxiago sabelduz haren konbergentzia aldatzea da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 21. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Holograma baten itxurako argiune bizi eta mugikor hartan horma sabeldu erdi erori bat ageri zen. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 176. orr.

Eraikuntza hori sabeldua izango da, grekoek coelian deitzen duten erakoa. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3990. orr.

Ruche jaunaren mahaira eseri zen; pattar gogorren baso sabelduari erreparatu zion. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 101. orr.

Imajina ezazu lau kiribil lodi, pitxar sabeldu eta astundu moduko bati eusten, honen buruan pegar klasiko delako bat duela, urna esaten zaien horietarik. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 194. orr.

Ene begiek izu gisako batean ikusten zituzten kutxa handi landuak, hanka bihurriko mahaiak, ohe errezeldunak, baxera akastu eta sabeldua, beira beruneztatuak, aitzinean ageri zitzaidan mundu zahar eta berri hori guztia. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus