Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

soberakin 1 iz zerbaiti dagokiona edo aski duena kendu ondoren gelditzen den gauza. ik gainerako; haborokin.

Otordu baten ondoren, asko igotzen da odoleko glukosa maila, baina, soberakina atzera bildu, eta glukogeno bihurtzen du gibelak. Beste partikulekiko hamar mila milioireneko soberakin hori hantxe egokitu ez balitz, gure unibertsoa ez zen existituko, edo ez, behintzat, ezagutzen dugun itxura horrekin. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 211. orr.

Kamioia AEBek duten arma nuklearren soberakinez betea dago, Greenpeaceren arabera. Berria - Gaiak   2004-08-17

Merkatu inguruan aiseago, Rosariok hango soberakin eta hondakinen artetik ateratzen baitu eguneroko jana. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 296. orr.

Ponpaketa-zikloaren hasierako likido-soberakina gorde eta bulkada batetik besterako tarteetan emateko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 169. orr.

Lurra lantzen edo lanarazten dutenak, fruitu-soberakina dutenez, ezerk ez ditu behartzen hurrengo urtean lan egitera. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 103. orr.

Aisialdian ere, beraz, endreda-makila eta soberakin hutsa baino ez zen Wilmarth andereñoa. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 215. orr.

Garbiketa egin beharko luke: atzoko soberakinak plateretan gogortzen, harria gainezka. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 57. orr.

Neketan aurkituko dugu horiek baino hizkuntza pedanteagorik eta erredundanteagorik (bide batez, agian soberakin horiek baztertzea ez litzateke ona izango komunikaziorako?). Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 180. orr.

Ez dira hain juxtu "beroa" eta "ikusgarria" bezalako adjektiboez eginiko klixeak prentsa idatzian komunikazioa bera ezereztatzen eta kazetariaren hizkera loratarazten duten lasto, soberakin eta betelan horiek? Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 123. orr.

Kopuru honi gehitu behar zaizkio esperimentuetarako hazi ondoren «soberakin» gisa hildako animaliak. Berria - Gaiak   2004-10-24

Soberakina soberakin, alabainan! Herria   2005-08-04

Zeren, soberakinak ere, zilarrezkoak edo urrezkoak direnean, ez baitira izan ohi soberako. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 178. orr.

Eskuliburuan aipatzen direla anitz bekatu mota, eta horrela nabari da batzuk bihotzekoak direla, besteak ahozkoak, egitezkoak edo ohiturazkoak [...] batzuk haragizkoak, besteak izpirituzkoak, batzuk eskasez eginak, besteak soberakinez. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 95. orr.

2 (izenondo edo adizlagun gisa)

Erabaki hori hartu zen inglesa sobera sartzen ari zela denetan eta frantsesaren kaltetan zela ingleskeria soberakin hori. Herria   2005-09-08

Haur hori bederen ez da zakur ume soberakin baten pare karrikan abandonatua izanen. Material baliagarriak (esate baterako, glukosa eta bitaminak eta ur gehiena) atzera odolera bidaltzen dira, eta hondakinak eta beste substantzia soberakin batzuk, berriz, eta ur pixka bat, kanpora garraiatzen dira. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 190. orr.

Sophie-k ez daki nola kasatu behar duen sorbalda goxotasun soberakin batekin tinkatzen dion esku bortitz hori. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 178. orr.

Jendeari gomendatua zaio soberakin lituzkeen jantzi, mihise, mahai gaineko, zerbita eta erridauak biltzea, eta ezartzea ondarkin zaku batzuetan. Herria   2003-06-05

Arras soberakin sentitzen nintzen eta, ene populuaren bihotzaren joaldien ildotik, ametsaren aroari uztartu nintzaion. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 146. orr.

Horiek guztiak iraganda, hondarrak baizik ez ziren gelditzen soberakin. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 50. orr.

3 (ekonomian)

Epe luzera, egoera horrek, berez, soberakin bat eragin beharko luke truke korronteen balantzean. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 182. orr.

Lan-banaketa horren ondorioz sortzen ziren soberakinak ez ziren merkataritza-eremuak zabaltzeko erabiltzen, azpiegiturazko lan handiak [...] eraikitzeko baizik Ekoizpenaren antolamendu autarkiko horrek, soberakinak sortzen badira, lekutxo bat uzten dio beti trukeari, eta soberakin horiek beste unitate batzuek ekoizturiko ondasunekin truka daitezke. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 19. orr.

Nekazaritzatik edo meatzaritzatik sortutako soberakinez jabetu nahia. Aldi berean, enpresen soberakinen pisua %37,2tik %40,6ra igo zen EAEko ekonomian. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 126. orr.

Balantza horrek soberakin handiak eman zituen 1950eko hamarraldian, baina negatiboa bihurtu zen 1971n. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 94. orr.

Politika ekonomikoaren orientazioa, oro har, murriztailea zen; horren ondorioz, soberakin korrontea mailarik altuenera iritsi zen 1989an. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 170. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa )

Dolar-soberakinak ez zituzten munduko gainerako banku zentralek eskatzen urre bihurtzeko; truke-erreserba moduan gordetzen ziren eta Estatu Batuetan inbertitzen ziren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 94. orr.

Persiar Golkoko herrialdeetako aurrezki-soberakinak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 153. orr.

Ekialde Urrunak ez du bere kideen manufaktura askorik inportatzen, eta horren ondorioz merkataritza-soberakin aski handia sortzen da. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 66. orr.

Europak ez zituen bere biztanleria-soberakinak bakarrik esportatzen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

soberakin hori (3); soberakin horiek (5); soberakina soberakin (3)

larderia soberakina (3); soberakina soberakin (3); ur soberakina (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus