Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irarri, irar, irartzen 1 du ad grabatu.

hain zegoen Bernoulli asmakizun horretaz harro, non bere hilobian irar zezatela agindu baitzuen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 373. orr.

W. P. Weber izena irakurri nuen, letoizko txapatxo batean irarrita. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 149. orr.

Artzain anitzek milaka eta milaka mezu, izen eta data utzi dituzte lertxunetan irarriak, gure luzaidetarrak bezala. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 62. orr.

Mahaiaren azpian, marmol argizko zoruan irarrita, ikur handi bat ikusi nuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 274. orr.

Harrian irarriko zituela. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 458. orr.

Jahvek Moisesi, Jainkoaren beraren eskuak harlauzetan irarrita, eman omen zizkion hamar aginduetako bigarren agindu esplizitu hau: […]. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 79. orr.

Hau ez baitzen erraz irarria izan buztin bigunean, harri gogorrean nekez grabatua baizik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 288. orr.

Selinont-ko herritarrek gurtu egin zuten eta tenplu bat eraiki zioten, bai eta dominak irarri ere, non Apoloren irudiaren aurrez aurre kokaturik baitzegoen haren irudia. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 28. orr.

Beste aldean, berriz, Siziliako armarria zuen irarria. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 469. orr.

Ingalaterrako erreginak bezainbesteko eskubidea zuela berak dirua irartzeko. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 128. orr.

Ceccok poltsa bete florin irarri berri ikusia zuen salan. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 83. orr.

Gainera, ez al zeukan, bada, metalean irarria: bere nagusiaren ahotsa! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 47. orr.

2 irud

Hiri haren izen bitxia gogoan irarrita gelditu zitzaidan: Stalingrado. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 288. orr.

Irudipenak egiazkotzat edukitzeko, jatorri duen objektuak ariman irarrita egon behar duela. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 43. orr.

Gure ariman irarrita daramagun betiko legearen nozio laburra. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 113. orr.

Noizbait sentitu dugunaz galdetzen bazaigu, ez ditugu ematen aditzera gauzak, haiek oroimenean utzi eta irarritako irudiak baizik. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 193. orr.

Gizarte-irudi horietako bat, hazkunde-prozesuan zegoen zibilizazio bateko jendearen bizitza psikiko subkontzientean sakon irartzeko gaitasun nabarmena zuena, parroki estatu subiranoaren idoloa zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 329. orr.

Zentzu zabalean, giza bizimodu baten ezaugarri eta alderdi guztiak dira kultura, eta, zentzu estuan, bizimodu horretan irarritako balio-sistema. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 295. orr.

· Arrautza horretan daude eraikuntza-materialak: proteinak, koipeak, azukreak, mitokondrioak, eta gunea, hantxe baitaude irarrita eulia sorrarazteko behar diren aginduak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 63. orr.

Aurrerantzean, termino kimikotan irarrita egongo da arrisku horixe bakoitzaren genoman, norberaren osagai ezabaezin gisa. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus