Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

soberania2 1 iz subiranotasuna.

Erregearen, estatuaren eta soberaniaren jainkozko jatorriaren arteko identifikazioak bere baitan zekarren, orokorrean, boterea monarkaren eskuetan pilatzea. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 8. orr.

Erortzen denaz axolatu gabe, monarkia, errepublika edo soberania izanik ere, arima deabruari saldu behar badiote ere, beren interes bakarra aberastea duten haiek ditut gogoan. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 132. orr.

ETAk bost irtenbide desberdin posible arrazoitzen ditu "soberaniaren ikuspuntutik": [...]. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 33. orr.

Guk, gure aldetik, onartu dugu uko egin behar geniola gure soberaniaren apur bati eta, besteek beren aldetik, berdin egin dute. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 8. orr.

Gatazka politikoaren muina euskal herritarren erabakia errespetatzean datzala adierazi zien Espainiako nazioaren soberania bakarraren ordezkarien aurrean, eta subiranotasun subjektuen arteko talka agerian utzi zuen. Berria - Harian   2005-06-24

2 (hitz elkartuetan)

Errusiak XVIII. mendeko ideiak muinetaraino buruan sartuak ditu, hots, Estatu soberania absolutuarenak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 14. orr.

Gure gizartea eraldatzeko helburuak lortze aldera ari gara, baita gaur ukatzen dizkiguten soberania kuotak erdieste aldera ere. Berria - Euskal Herria   2004-02-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus