Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irasagar iz irasagarrondoaren fruitua, udarearen antzekoa, baina hura baino biribilagoa, mamia latza eta garratza baina urrintsua duena, eta merlaturik edo erreta jaten dena. ik kodoin.

Izan ere, bailarako etxeetan gazta egingo zuten, eta suerte pixka batekin irasagarra ere ez zuten faltako. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 268. orr.

Irasagarrak eta pepinoak irentsi zituzten. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 60. orr.

Autodidaktaren begitartea, horia eta gogorra irasagar baten gisa, gaitzespenezko asaldura tinko bihurtu da. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 200. orr.

Ezabagoma, irasagarra bezain lodia. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 70. orr.

Irasagarrak usteldu arte, Ericek ez zuen jakiterik izan bere filmaren bukaera. Berria - Kultura   2004-06-03

Bakailao tortilla, piperrez lagundutako bakailao frijitua, txuleta eta postrea (gazta, intxaurrak eta irasagar-gozokia). Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 125. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus