Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irato, iratotzen 1 ad itoarazi.

Senarrak eta beraren etxekoek -emaztea erre, urkarazi edo irato egin badute-, epailea, medikua eta polizia igurtzi egiten dituzte, emazteak bere buruaz beste egin duela esan dezaten. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 86. orr.

Tazitok dioenez, germaniarrek delitu larriak baizik ez zituzten ezagutzen: urkatu egiten zituzten traidoreak, eta irato egiten zituzten koldarrak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 289. orr.

Kartagok Jende Zuzenbide berezia zeukan: irato egiten zituen Sardinian eta Herkulesen zutabeen aldean merkataritzan aritzen ziren atzerritar guztiak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 45. orr.

2 irud

Bi harritzar jausarazten zituen oihuak iratotzeko. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 130. orr.

Afaldu ostean irratian aurrera eta atzera eginez bilatzeari ekin genion, Euzkadiko Fronteko berriak jakin guran; eta arerioaren irratiek irato egin gintuzten ia-ia, Gernikako sarraski sadikoari buruzko berrien berriez. Itsasoak ezpataren botereak iratoko zituela. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus