Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

plaka 1 iz zerbait idatzia duen metalezko xafla.

Honela zioen plakak: "Jean-Lantier kalea, Jean Lointier zeritzan XIII. mendeko biztanle baten gorazarrez". Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 74. orr.

Sotoan plaka zuri bat: Academia Elejoste - Matemáticas, Informática, Inglés - Pisos 1-2. Txillardegi   «Labartzari agur» - 58. orr.

Ate aurrean, "Sunderland" idatzia zuen plaka bat ikusi zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 220. orr.

Oinarriak urre koloreko plaka bat du, zirilikoz idatzitako hitz batzuekin. Iban Zaldua   «Itzalak» - 138. orr.

Percyren bularrean zegoen zilarrezko plaka berria seinalatu zuen-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 55. orr.

Denek SSen plakak zituzten. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 271. orr.

Nestor Kirchner presidenteak desagertuen omenezko plaka bat jarri zuen. Berria - Mundua   2006-03-25

Sarriegiren omenezko plakaren inaugurazio ekitaldian prozesio zibila egin zuten. Askoren artean   «Rataplan» - 79. orr.

Hantxe, paretan, Krapotkin zaharraren erretratua zegoen, hala jakin nuen plaka metalikoa irakurri nuenean. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 50. orr.

Kobrezko plaka batek adierazten zuen 'French Embassy' hortan zela. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 210. orr.

Seigarren atea eskuinera, han ikusiko duzu plaka. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 72. orr.

Trofeoa, forma zehatzik gabeko ia metro-erdiko eskultura-antzekoa, metal ilunekoa, Gipuzkoako Diputazioaren plaka batekin: [...]. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 49. orr.

Ertzaintzako plaka atera eta agerian jarri zion. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 187. orr.

Ez zeukan errezetarik, baina igualtsu zen, plaka atera eta ez zioten eragozpenik jarri. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 170. orr.

Orexara helduta, berriz, Orixeren jaiotetxeko plaka ikusi genuen lehenik eta Orixeren omenezko monolitoa gero. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 81. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zenbait taldek salatu dute polizia askok beren plaka zenbakia estalita zeramatela manifestazioa zaintzean. Berria - Harian   2005-07-06

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Publicity House jartzen zuen letoi-plaka dirdiratsuaren ondoko atetik sartu zen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 32. orr.

Han militar, polizia zein zibil aldrak ageri ziren tente, ezin dotoreago jantzirik, oroigarri-plaka distiratsuak goratuz, musika banda eta guzti. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 26. orr.

Hango matrikula, ehizarako jantziak, sukaldaritza liburua, sevillar kapela, kolonia botilatxoa, giraldatxoa, Citroën kotxe-plaka, denak desagertuak ziren mahai gainetik. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 240. orr.

Non dago? -galdetzen dio polizia bati, inspektore-plaka erakutsiz batera. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 163. orr.

Anaiek prefektu-plaka ostu ziotelako. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 184. orr.

Tiratzaile-plaka gorria eman ziotenean, ezin harroago nengoen anaiaz. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 109. orr.

Bresterainoko SNCFko biletea erosi nuen, neure detektibe rüral plaka trapuz nixtan jarri nuen eta bidaia zakua apailatu. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 54. orr.

4 (automobilen matrikularena)

Ertzak herdoilduak erakusten zituen automobilen baten ezaugarri-plaka zirudien. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 229. orr.

Alboan, aulki zaharkitu baten gainean, kotxe batena izan behar zuen matrikula-plaka bistatu zuen. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 174. orr.

Auto bati kendu eta besteari ipini, hainbat matrikula-plaka edukitzen dituzte horretarako. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 203. orr.

5 (hortzetan gertatzen dena)

Haren esanetan, dentistek tabakoak neurriz kanpoko bakterio plaka sortzen dutela ohartaraziko balute, tabako erretzaileen kopuruak nabarmen egingo luke behera. Berria - Gaiak   2004-02-01

6 (metalezkoa ez dena)

Espainiak zor dio Urbietari marmolezko plaka bat Hernaniko karrika nagusian. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 176. orr.

Hiritarren segizioa Puiuelo kaleko 38. zenbakiraino joan zen, eta han idazkun bat daraman marmolezko plaka inauguratu zuten. Askoren artean   «Rataplan» - 78. orr.

Urre koloreko plastikozko plaka bat, dirua eta bidaia bat eman ziguten saritzat. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 73. orr.

7 (geologian)

Plaken tektonikaren teoriaren arabera lur horiek elkarturik egon zitezkeen antzinako garai batean eta, plaka horiek urruntzen joan ziren neurrian, India eta Sumatra Madagaskarretik bereizten joan ziren. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 232. orr.

8 xafla.

Film edo plaka argi-sentikor bat, han eratuko baita argazkilariak atera nahi duen objektuaren edo eszenaren irudia. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 88. orr.

Aurrealdean galdatutako 7.300 aluminio plaka ezarri dizkiote eta horrek ere eragin ditu askoren kritikak. Berria - Harian   2005-10-26

Plaketako grabatuei erreparatu zien. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 107. orr.

Deitzi eta tarrapataka sukaldera garraiatu esnea furneoaren plaka beroaren gainean pausatzen zen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 38. orr.

Hartzen da burdinazko plaka bat, gainean jartzen da minioa, sutan jarri eta eduki plaka goritu arte. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3490. orr.

Eguzki plakak zabalduta 14 metro inguruko luzera du. Berria - Gaiak   2004-11-17

Motor finkoa, oinarri-plaka astun bati torlojuz loturik egoten da, oinarri-plaka zorura irmo josia dagoela. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 57. orr.

Su-plaka erabat hozterako, irakinaldia egingo zuten. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 103. orr.

9 geruza.

Betoizko plakaren gainean etzaten da. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 269. orr.

· Lehenago bertatik igaro ziren hainbat gidarik izotz plakak zeudelako abisua eman zuten Ertzaintzak gerora adierazi zuenez, ez zuten izotz plakarik aurkitu.. Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Antartikako plakatik hautsitako izozmendi erraldoi batek itsasorako bidea itxi die; txitak hiltzen utzi beharko dituzte. Berria - Gaiak   2004-12-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izotz plaka (12); letoizko plaka (3); matrikula plaka (5); omenezko plaka (10); omenezko plaka bat (3); plaka atera (4); plaka erakutsi (6); plaka erakutsi zuen (3); plaka handi (3); zilarrezko plaka (3)

izotz plakak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus