Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iratzarri [670 agerraldi, 141 liburu eta 48 artikulutan], iratzar, iratzartzen 1 da ad esnatu. ik iratzartu; itzarri.

Gauean hainbat aldiz iratzarri zen, asaldaturik, norbaitek inarrosi izan bailuen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 127. orr.

Dardaraka iratzarri naiz. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 143. orr.

Maitea hasperenka iratzarri zen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 156. orr.

Goizean iratzarri zenean, eta gertatutakoa gogoratu zuenean. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 392. orr.

Bat-batean iratzarri nintzen. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 70. orr.

Haren oheraino heldu nintzen, baina ez zen iratzarri. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 306. orr.

Ikuskizunaren dorpetik iratzarri nintzen, Halles aldetik zetorren polizia auto baten sirena hautematean. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 140. orr.

Spinola hitza entzuteak bere lozorrotik iratzarri balu bezala. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 88. orr.

Iratzarri egingo dira hilobietan dauden asko: batzuk betiko bizitzarako, besteak betiko lotsarako. Elizen arteko biblia   Dn 12,2

Iratzarriak ziren merkatariek Nina irri handi batekin urrundik agurtzen zuten. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 237. orr.

Amesten dugu, azkenik, [...] iratzarriak gaudenean egitera ausartzen ez garenak. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 249. orr.

Noizbait ere justu izango den bestelako izate baten ilusiotik iratzarririk, eta zorionaren mirariez desengainu harturik. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 373. orr.

ik beherago 4. 26786

Eguraldi bero-argiaren aurpegi distiratsuaz iratzarri den udaberri betearen hats uhinak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 65. orr.

Zakila iratzarri egiten da, aztoratu, handitu, gogortu, berotu, eta burua altxatu. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 43. orr.

Behin Greg "esnatuz" gero, haren garun-azala iratzarriz gero, haren bizitasuna bera ere bitxia zela ikusten zen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 70. orr.

Hartzak, bada, [...] kobre sulfato soluzioa, tanta bat bota heure azido sulfurikoan, eta horra hor erreakzioa abian: zinka iratzarri egiten duk, hidrogeno-burbuilatxozko geruza batek estaltzen dik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 56. orr.

Goxo-goxo egotea, elkarrenganako pasioa iratzartzea eta geure burua joaten uztea. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 135. orr.

Ametsetako urrea, iratzarritakoan gorotz! Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 51. orr.

· 2 du ad

Herbert iratzarri nuenean, asaldatu egin zen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 63. orr.

Telefonoak iratzarri zuen Angie. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 142. orr.

Biharamunean, eguerdi irian agian, Iratxeko kanpai-hotsek iratzarri ninduten. Txillardegi   «Putzu» - 252. orr.

Sekulako barre algarak iratzarri ninduen. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 45. orr.

Airearen freskurak eta euriaren zurrumurru lehiatuak iratzarri ninduten. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 124. orr.

Maskuria husteko premia larriak iratzarri zuen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 65. orr.

Eguzkia mendien atzetik joana zen Arinen zaunkek iratzarri gintuztenean. Aitor Arana   «Onan» - 103. orr.

Badirudi alemaniarren armada osoa iratzarri dugula. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 135. orr.

Otoi, ez iratzarri ene maitea, utzi lo egiten, nahi duen arte. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 117. orr.

Barkatu, iratzarri egin haut. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 11. orr.

Berrogei minutu edo lotan egon ondoren, berriro zabaldu nituen begiak, bestelako zirkinik ere egin gabe, halako zirrara nahasi bitxi batek iratzarririk. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 329. orr.

ik beherago 4. 26786

Eta hatz-mutturretako ukittuak gozamen zabalenaren alderdi lokartuak iratzarriko dizkizu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 19. orr.

Horra hor bere obraren bi mugarri, bi emaitza probokatzaile, kontzientzia lokartuak iratzarri eta arkitekturaren tenplua zimentarrietatik astindu dutenak. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 180. orr.

Haren eskua sentitu orduko karranpa bortitz bat nabaritu bainuen, odolean lotan nuen amorrua iratzarri zidana. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 99. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Aje hauek berauek gertatzen dira adimen iratzarrietan ere espiritu zital eta gezurtien eraginpean Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 323. orr.

4 iratzarririk esna.

Hura lo nahiz iratzarririk egon [...]. Elizen arteko biblia   Mk 4,27

Zaudete beraz iratzarririk. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 146. orr.

Iratzarririk egin behar da amets. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 106. orr.

Gau osoak iratzarririk edukitzen ninduen nerbioetako ezinegon bat. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 294. orr.

Eta erakuts iezadazu non den zapelatz ederra, haren ondoan iratzarririk egon behar baitut zazpi egunez segidan, demendreneko lo kuluxkarik egin gabe. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 64. orr.

Monikak gau osoa adiskide batzuekin iratzarririk igaroa zuen arren, erabat argi omen zuen burua. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 143. orr.

Azkenean oheratu ginen kuluxka baten egitera, baina ez nuen lorik egin ahal izan, sobera zainetan bainintzen, hainbeste sentsazione berrik ene gorputza eta izpiritu guzia iratzarririk... Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 107. orr.

5 iratzarrita esna

Haurrak logura afal ostean, eta begiak argi, argiegi aukeran, goizetik gu baino lehen, esna eta iratzarrita, nahi baino lehen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 414. orr.

Dotorezia neurritsu batez jantzita dago, eta horrek kontraste handia egiten du, goizegi iratzarrita, baldarkeria gainetik kendu ezinik gabiltzan gainerako bidaiariokin. Iban Zaldua   «Traizioak» - 27. orr.

Beharko egon lur jota eta etsita, gau osoa ernai eta iratzarrita emanez gero! Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 171. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goizean iratzarri (3); hotsak iratzarri (3); iratzarri arte (3); iratzarri egin zen (5); iratzarri ene maitea (4); iratzarri gabe (3); iratzarri orduko (3); zaratak iratzarri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus