Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

metraileta (orobat mitraileta g.er. eta mitralleta g.er.) 1 iz esku metrailadorea, kanoi laburrekoa.

Eskatu bezala, bi metraileta hartu nituen; C.Z.25, txekoak biak ere, eta lau kargadore munizioz beteta. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 196. orr.

Thompson metraileta bat zen, kargadore zirkularrekoa. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 120. orr.

Metal klaskada bortitz batek adierazi zigun metrailetaren mekanismo hilgarria prest zegoela berriro. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 123. orr.

-Altxa eskuak! -esan zuen, metraileta aterata. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 111. orr.

Metraileta hartuta joan da! Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 65. orr.

Metrailetari ezkerrarekin eutsiz, eskuinarekin [...] hamar zigorkada eman zizkion ipurdian. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 111. orr.

Bi gizon sartu ziren, metraileta bana eskuetan. Jon Alonso   «Euskal karma» - 40. orr.

Metraileta gabardinaren azpian gordeta, Bar Otamendin sartu nintzen eta kafea eskatu nuen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 219. orr.

Aurreko astean ETAko kide batzuek zibilen jeep bati eraso egin zioten metraileta eta granadekin. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 68. orr.

Baina nik segitzen nuen alemanen parabellum, errebolber eta metraileten irispidean. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 41. orr.

Joanesek lan errexagoa ukan zuen zenbait hilabete lehenago, metraileten kanoien egiten. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 197. orr.

Eguna urratu zuenean, metrailetak aztertu zituzten, eta soldadu batek, zaharrena bera, nahi gabe katua sakatu eta bala-sorta sartu zitzaion sabelean. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 43. orr.

Metraileta baten tarrateko labur bat entzun zen, urrun. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 345. orr.

Pistola baten tiroa eta metraileta baten tiroketa ez bereizteko bezain aguretuta ere ez nago! Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 347. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kontzientzian kezka izpirik gabe, basa ihizi bat bezala garbituko zuen, metraileta ukaldi batez. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 157. orr.

Baina mitralleta ukaldika S.S.ek emaitza horiek laster geldiarazten dituzte. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 130. orr.

Haren herkideak edo borroka lagunak hiltzeko baliatuko ziren metraileta zatiek ez zioten nihundik ere sabela kilikatzen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 197. orr.

Nik ere joan behar nuela, baxera lerrokatzen ari nintzelarik, mitralleta zarrasta bat entzun nuen hor berean... uniforma ezezagun bateko soldadoak tiroka ari ziren mirador-era. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 135. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

metrailetak eskuan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus